Paperezko mahai-zapiak euskaraz eskatzeko

euskara_merkataritzara_bak 1456132517779 Euskara Merkataritzara | 2014-09-02 09:21

Gasteizko 100 jatetxe eta tabernetako mahai-zapiek euskarazko mezuak izan zituzten uztailaren 26 eta 27an Giro Onean kanpainari esker.

Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu zituen mahai-zapietan jatetxe batean erraz erabiltzeko moduko esaldiak jaso ziren, zerbitzariari zerbait eskatzeko edo menua ote daukaten galdetzeko, adibidez.

Honako lotura honetan kontsultatu daiteke parte hartu zuten saltokien zerrenda:

http://www.gasteizen.com/2014/07/24/mahaiek-euskaraz-hitz-egingo-dute-asteburuan/


Utzi iruzkina: