Gasteizko 100 jatetxe eta tabernetako mahai-zapiek euskarazko mezuak izan zituzten uztailaren 26 eta 27an Giro Onean kanpainari esker. Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu zituen mahai-zapietan jatetxe batean erraz erabiltzeko moduko esaldiak jaso ziren, zerbitzariari zerbait eskatzeko edo menua ote daukaten galdetzeko, adibidez. Honako lotura honetan kontsultatu daiteke parte hartu zuten saltokien zerrenda: http://www.gasteizen.com/2014/07/24/mahaiek-euskaraz-hitz-egingo-dute-asteburuan/