Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta beste hainbat auzotako bederatzi kaletako saltoki, taberna eta jatetxetan jarriko dute abian kanpaina, euskaraz hitz egiteko gonbita luzatzen duten eranskailuak banatuz.  Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduek parte har dezakete egitasmoan. Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira, atean edo erakusleihoan, bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Era berean...


Gasteizko 100 jatetxe eta tabernetako mahai-zapiek euskarazko mezuak izan zituzten uztailaren 26 eta 27an Giro Onean kanpainari esker. Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu zituen mahai-zapietan jatetxe batean erraz erabiltzeko moduko esaldiak jaso ziren, zerbitzariari zerbait eskatzeko edo menua ote daukaten galdetzeko, adibidez. Honako lotura honetan kontsultatu daiteke parte hartu zuten saltokien zerrenda: http://www.gasteizen.com/2014/07/24/mahaiek-euskaraz-hitz-egingo-dute-asteburuan/


Iruñerriko 10 udalerritan,  Atarrabia, Aranguren, Antsoain, Berriobeiti,  Berriozar, Burlata, Orkoien - Oltza Zendea - Etxauri, Zizur Nagusia, Uharte eta Garesen martxan dagoen proiektua da. Programaren helburua da: euskara merkataritzara eta ostalaritzara gerturatzea. Horretarako, komertzio bakoitzean euskararen erabilera nolakoa den aztertu eta erabilera handitzeko neurriak proposatzen ditugu.  Dagoeneko, 230 saltoki eta taberna inguruk hartu dute euskararen aldeko konpromisoa. Konpromisoak mota guztietakoak izaten dira:  - Euskarazko kartelak edo/eta errotuluak ipint...


Azken iruzkinak