Donostian ere merkataritzan eta ostalaritzan euskarak aurrera
Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta beste hainbat auzotako bederatzi kaletako saltoki, taberna eta jatetxetan jarriko dute abian kanpaina, euskaraz hitz egiteko gonbita luzatzen duten eranskailuak banatuz.
Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduek parte har dezakete egitasmoan. Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira, atean edo erakusleihoan, bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Era berean, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute eta euskaraz egin nahi duen bezeroari aukera hori bermatuko diote.
http://irutxulo.hitza.info/2014/09/29/merkataritzan-eta-ostalaritzan-euskararen-erabilera-sustatzeko-kanpaina-bat-jarri-dute-abian/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: