Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta beste hainbat auzotako bederatzi kaletako saltoki, taberna eta jatetxetan jarriko dute abian kanpaina, euskaraz hitz egiteko gonbita luzatzen duten eranskailuak banatuz.  Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduek parte har dezakete egitasmoan. Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira, atean edo erakusleihoan, bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Era berean...


Gogoan dekot bisoi europarra ezagutu nauen egune. Gure errekei buruz ari ginan berbaz, eta agintari batzuk bazterrak zementoz betetako daukien joeraz (harrobi eta zementeretan akziñoak eukingo dauriez?). Holan, errekak geunkozan lekuetan kanalak daukoguz orain. Berdearen lekuan grisa. Bizitza egoan lekuan… (hemetik jarraitzea mingarriegia izan leike). Aurrerabidearen izenean ei da dana. Ez, parkatu! “Inundabilidadea kentzea” dala esaten deuskue horretan dabizenak, “danontzako ona” dalakoan. Aurrerabidea, garapena, progresoa… Baina guk ez dekogu akziñorik zementeretan, eta harrobietan bez, e...


Azken iruzkinak