Bisoi europarra, maite haugu!

porkamiseria 1456152239825 porkamiseria! | 2008-04-11 15:45

Gogoan dekot bisoi europarra ezagutu nauen egune. Gure errekei buruz ari ginan berbaz, eta agintari batzuk bazterrak zementoz betetako daukien joeraz (harrobi eta zementeretan akziñoak eukingo dauriez?). Holan, errekak geunkozan lekuetan kanalak daukoguz orain. Berdearen lekuan grisa. Bizitza egoan lekuan… (hemetik jarraitzea mingarriegia izan leike). Aurrerabidearen izenean ei da dana. Ez, parkatu! “Inundabilidadea kentzea” dala esaten deuskue horretan dabizenak, “danontzako ona” dalakoan. Aurrerabidea, garapena, progresoa… Baina guk ez dekogu akziñorik zementeretan, eta harrobietan bez, eta erreka-bazter berdeak maite doguz. Aldrebesekoak ete gara?

 

Bisoi europarra gure erreketan bizi dan ugaztun txikia da, espezie babestua. Gure erreka bazterrak jagoteko “erabilgarria” izaten da askotan. Hau da, bisoi europarraren “komunitate egonkorra” topauez gero, “babeserako plana” egin behar da, eta erreka kanala ez bihurtzeko aukerak handitu egiten dira. Beraz, biba bisoi europarra!

 

Inperioaren kontrako burrukaren ikonoa be izan leike. Bisoi amerikarragaz lehian bizi da europarra, baina txikiagoa eta ahulagoa izanda, desagertzeko arriskuan dago, anaia amerikarrak (“Big brother”) bere bizimodua oztopatzen daualako. Ez jatsue historia ezaguna egiten? “Small is beautifull” esan beharko dogu barriro, eta bisoi europarraren presentzia defendatu. Zapaldu gure gaituenan aurrean gogor oihukatu. Txikitasunaren apologista bilakatu. Euskaldunok gure izaeraren ikur izango dan animaliaren bila ei gabiz, ardi-latxa, basurdea… Zergaitik ez bisoi europarra? Kukuxumusukoak enteretan badira, seguru aberastu egiten direala! Gaztetxeko hurrungo kamisetan: bisoi europarra!


Utzi iruzkina: