Parte Zaharrean, Intxaurrondon eta beste hainbat auzotako bederatzi kaletako saltoki, taberna eta jatetxetan jarriko dute abian kanpaina, euskaraz hitz egiteko gonbita luzatzen duten eranskailuak banatuz.  Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduek parte har dezakete egitasmoan. Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira, atean edo erakusleihoan, bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten. Era berean...


Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak eta, beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatzeak eta indartzeak. UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei: - Gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak (menuak, karteltxoak, errotuluak…). - Euskara zuzenketak, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin. - Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera, balizko beze...


2014ko Iruñerriko Euskara Merkataritza plana abian dugu dagoeneko. Orain artean oinarrizkoak izan diren helburuak eta ekintzak mantendu egingo ditugu, baina bada berrikuntzarik ere. Berriobeiti, Berriozar, Zizur Nagusia, Antsoain, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Garesko 235 denda eta tabernez gain, Oltza Zendeako 17 ere hasi dira planean, 2013 hondarrean. Saltoki horietan guztietan ohikoak diren lanekin hasiak gara: bisitak, sasoi bakoitzeko kanpainak, eta abar. Halaber, planean parte hartzen duten merkatariek dakiten moduan, doako itzulpen zerbitzuaz gain, euskara ikast...


Adeccoren arabera, lanpostu eskaintzen %17an eskatzen da euskara (EAEn beti ere). Batzuei asko eta beste batzuei gutxi irudituko zaie, baina errealitatea ei da hori (ez du berriak esaten datua nondik atera den, inkesta batetik, eurek kudeatzen dituzten eskaintzetatik ... ezta eskatu hori zertan den, derrigorrezkoa, puntuak ematen dituena, ...).Bi salto mortal eginda, merkatariengana helduko naiz. Aizu aldizkariak erreportaje bat argitaratu du. Bertan euskara merkatarien artean sustatzen ari den bat ageri da, euskara ikasten ari den merkatari bat eta, azkenik, denda guztietan lehen hitza eus...


2009ko urtarrileko ordainketa balantza, Espainiako Bankuan argitaratua agertzen da. Hemen egin klik.


Orain dela 3 urte, hiznet ikasi nuen. Bukaerarako lan bat egin behar izan nuen. Nik Txorierriko merkataritza plangintza aztertzea erabaki nuen (egia esan, nire bigarren aukera zen).Nire tutorea Iñaki Marko Juanikorena izan zen. Emaitza interneten dago eskuragai (hemen, pdfa da). Ondoren, lanaren laburpen bat egin nuen eta Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratu (hemen).Artez-ekoak ez ziren oso pozik egon nire lanarekin eta erantzuna ere argitaratu zuten. Hemen, pdfa da.


Azken iruzkinak