2014rako helburuak Euskara Merkataritzara planean

euskara_merkataritzara_bak 1456132517779 Euskara Merkataritzara | 2014-04-07 12:11

2014ko Iruñerriko Euskara Merkataritza plana abian dugu dagoeneko. Orain artean oinarrizkoak izan diren helburuak eta ekintzak mantendu egingo ditugu, baina bada berrikuntzarik ere.

Berriobeiti, Berriozar, Zizur Nagusia, Antsoain, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Garesko 235 denda eta tabernez gain, Oltza Zendeako 17 ere hasi dira planean, 2013 hondarrean.

Saltoki horietan guztietan ohikoak diren lanekin hasiak gara: bisitak, sasoi bakoitzeko kanpainak, eta abar. Halaber, planean parte hartzen duten merkatariek dakiten moduan, doako itzulpen zerbitzuaz gain, euskara ikasteko eta errotuluetan euskara erabiltzeagatiko diru-laguntzak eskainiko ditugu.

Komunikazio alorrean dator berrikuntza nagusia. Herritarren parte-hartze ahalik eta handiena lortzea helburu izanen duen lehiaketa bat egitera goaz. Lehiaketa horren nondik norakoak aurki azalduko ditugu, baina bihoa nolabaiteko pista gisa, euskara, merkataritza eta argazkilaritza uztartuko dituen proposamen bat izanen dela.

Guztion elkarlanarekin ea euskararen sustapenean aurrera egiten dugun!


Argazkiak.org | zabalik abierto © cc-by-sa: haritz


Utzi iruzkina: