Urtero bezala, merkealdi kanpaina euskaraz egiteko hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk
Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak eta, beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatzeak eta indartzeak.
UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei:
- Gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak (menuak, karteltxoak, errotuluak…).
- Euskara zuzenketak, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin.
- Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera, balizko bezeroen eskura.
- Karteltxoak, ordainagiriak, faktura takoak, alorkako hiztegiak, merkealdi-tirak, lehengo eta oraingo prezio-txarteltxoak…
Gainera, hainbat sektoretako merkatarientzako hiztegitxoak ere baditu UEMAk bere webgunean.
http://www.uema.org/2014/07/02/urtero-bezala-merkealdi-kanpaina-euskaraz-egiteko-hainbat-baliabide-eskainiko-ditu-uemak/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: