Kategoria: merkealdi
Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak eta, beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatzeak eta indartzeak. UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei: - Gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak (menuak, karteltxoak, errotuluak…). - Euskara zuzenketak, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin. - Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera, balizko beze...