Mankomunitateko kide diren udalerrietako merkatariek UEMAren laguntza izango dute merkealdi kanpaina euskaraz egiteko. Udalerri Euskaldunetan euskaraz bizi dira nagusiki herritarrak eta, beraz, garrantzia berezia dauka merkatarien aldetik ere errealitate hori errespetatzeak eta indartzeak. UEMAk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie merkatariei: - Gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak (menuak, karteltxoak, errotuluak…). - Euskara zuzenketak, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin. - Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera, balizko beze...



Igeldoko igela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-25 09:34

Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak?Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea.Dena den, Imanol Haroren artikulu bat gomendatu nahiko nuke: Nola babestu herri txiki euskaldunak, euskaldun izaten jarrai dezaten? Proposa...


Gipuzkoaeuskara webgunean Paula Kasaresek honako artikulu hau idatzi du. Eta horri lotuta blog honen lotura batzuk: eskola txikiak, Zeraingoak (1 eta 2) eta abar. Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, ald...


Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak si...


Uemaratu

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-23 20:08

Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan.Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea, Elantxobe, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Lekeitio, Mañaria, Meñaka, Nabarniz, Ondarroa eta Zeberion), Gip...


Irabazi ala galdu?

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-13 22:07

Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan. Baina 1981an %5...


Ein eingou

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-08 20:17

Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:- Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.- Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.- Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!- Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).- Besterik bururatzen zaizue?


Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa. Beraz, badakizue, eus...


Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina).


ZerAIN DEZAGUN

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-09-08 20:25

Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik.Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain.Sarritan egin dut berba blog honetan bizitasun etnolinguistikoaz, sarritan entzun eta berba egiten da euskalgintzan bizitasunaz ... ...


UEMA APURTU?

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-11-10 11:29

Aurrekoan UEMAko Batzar Nagusia egin zen Zestoan. Bertan aukeratu ziren bere organo nagusiak, Zuzendaritza Batzordea, Presidentea eta bere ordezkoa. Bertan, ezker abertzaleak presidentzia eskuratu eta orain lanari ekin behar diogu. UEMAren sorrerako ildoak berreskuratu eta Hizkuntz Politika Berrian diogun izaera estrategikoa bereganatu behar du. Ez gintuen ezustean hartu, baina PNV-K itxuran UEMA uztea erabaki du. Azken lau urteko utzikeri, itomen eta galbide estrategiak ez dio emaitzarik eman, eta arduragabe uztea erabaki du. Orain gure lana Mankomunitatea indartu eta hauek utzi ...


Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenerako estrategikoak izan dira eta izango dira aurrera begira ere. Berauetan azken garaiotan gertatzen ari den fenomeno baten inguruan jardungo dut gaurkoan. Horietako herri batetik hitzalditxo bat emateko dei bat jaso eta bertaratzeko aukerak bertatik-bertara ezagutzeko aukera eman zidalarik fenomeno hau. Hona gertatzen ari dena ulertzeko adibidea: Berriatua (Berritxu), Markina eta Ondarroa bitartean dagoen herrixka bat dugu. Berriatuan 2001eko neurketa batek ondokoa eman zuen, 965 herritarretatik 910 ziren euskaldunak (ia-euskaldunak kontatuta 950 ...


Azken iruzkinak