Uemaratu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-23 20:08
1

Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan.

Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea, Elantxobe, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Lekeitio, Mañaria, Meñaka, Nabarniz, Ondarroa eta Zeberion), Gipuzkoan ere badaude aukerak (Ataun, Azkoitia, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Errezil, Legorreta, Mendaro, Oñati, Segura eta Zarautzen), baita Nafarroan ere (Baztan, Bertizarana, Lesaka, Sunbilla).


Herri horietako asko Ueman sartuz gero (gehi beste alderdi batzuek gobernatutako beste hainbat), Uema indartuko litzateke eta arnasguneen aldeko dinamika potoloa martxan jartzeko aukera legoke. Ea aldaketa horretan ere sumatzen den.

txerra

txerra 2011-05-31 12:36 #1

Jon Bollar, Uemako lehendakariak ere gauza bera adierazi du Uema egunaren harira egindako <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2011-05-31/011/001/_Bozen_ostean_udalerri_mordoxka_Uemara_biltzea_espero_dugu_.htm">elkarrizketa batean</a>: <br /><br />"(udal eta foru hauteskundeetako emaitzak) itxaropen handikoak izan dira. Izan ere, uste dugu udalerri mordoxka bat batuko direla Uemaren inguruan"<br />


Utzi iruzkina: