Ez-lekuak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-05-30 08:25

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Ez-leku dira gure mapen koordenatuetan kartografiatzen ditugun gune asko, ez-leku euskaraz aritzen garenontzako. Beste gune batzuk, ordea, arnasgune. Joshua Fishmanek asmatu zuen azken termino eta kontzeptu hori (physical breathing space originalean), eta Mikel Zalbidek gurera ekarri arnasgune bezala. Ordutik urte batzuk pasa dira eta berbak bere bidea egin du. Gaur egun, euskalgintzan edo euskal soziolinguistikaren esparruan oso berba erabilia da horixe. Nik ere erabili dut, askotxo aukeran (nire blogean 22 artikulutan agertzen da), baina berbare...


Bat aldizkariaren 95. aldizkaria arnasguneei buruzkoa izan da oro har. Mikel Zalbidek 2008an egin zuen txosten argitaragabe bateko aipua dakar Iñaki Iurrebasoren artikuluak. Handik kopiatu eta ekarri nahi izan dut: Zer da arnasgunea? (...)   Euskaraz nolabait esateko, demografia aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu gabe eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Hori da, funtsaren funtsan, Fishman-en physical breathing space edo arnasgunea. Euskaldunak euskaldunekin euskal giro sendoan bizi diren lekuetan, gurasoen ...


Arantza

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-01 09:01

Herri txiki euskaldunak (a.k.a. arnasguneak) biziarazteko mila modu egon daitezke. Eta horietako bat barnetegia izan daiteke. Adunan nik bizi izan nuen zer indarra eta bizia ematen dion barnetegiak herriari. Eta Arantzan ere hala dela ikusi izan dut bideo honetan.


Ostera ere arnasguneak. Ostera ere herri txikiak. Sinistuta nago arnasguneen etorkizuna herri koskorragoetan jokatzen dela, Zarautz, Tolosa, Bergara, Ondarroa edo Azpeitia bezalakoetan. Baina ez gaude ezerri uko egiteko moduan.   Horregatik, gustora handiz jarraitzen ari naiz ETB egiten ari den programa: Herri txiki infernu handi. Herri txiki euskaldunen gorazarre, euskaraz (zelan bestela?), modernotasuna aldarrikatzen, harrotasuna eta irribarrea batuz.   Txikia maite dugu.   Orain arte:   - Goizueta   - Errezil   - Ea   - Aramaio


Arnasguneak beste behin blogean. Baina oraingoan soziolinguistika gutxi (zer da soziolinguistika?). Eta datu mordoa. Datu guztiak eustat-ekoak dira.   Datu soziolinguistikoak:   Etxean erabiltzen den hizkuntza Euskara Biak Gaztelania 1991 483 395 638 2011 367 271 878   Hiztun kopurua Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak 1981 954 348 469 1991 900 341 437 2001 922 653 575 2011 1078 668 602     Dislokazio demografikoa: 1.797 biztanletik 2.424 pasa da azken urteotan. 600 bi...


Herri ola

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-03 08:12

Ez dakit zenbat aldiz aipatu ditut nik hemen arnasguneak. Behin baino gehiagotan. Eta gero eta konbentzituago nago arnasguneen etorkizuna herri horien bizitasunean datzala. Herri biziak badira, arnasgune izango dira. Bestela, ez. Zerain aipatzen da herri bizi baten adibide. Aulesti ere entzun dut nik. Eta horretan ari nintzela hara non egiten dudan topo Herri ola proiektuarekin (eskerrak beste behin gurean den komunikabide onenari, Argiari hain zuzen ere). Otxandioko bizitza kalitatea helburu baina euskaratik eta komunitategintzatik abiatua. Arnasgune diren beste herrientzako eredu, nire us...


2013an euskalgintzako berba aukeratu beharko banu, seguruenik arnasgunea berbak irabaziko luke. Horien gaineko hausnarketa martxan da, baita ekimenak ere. Orain gutxi, Donostian egin da lurraldea eta hizkuntza harremanetan jartzen duen lehen jardunaldia. Eta gogoeta mamitsuak izan dira han. Ez da gai berria arnasguneena. Zalbidek gurera kontzeptua ekarri zuenetik, urte mordoxka pasa dira. Hala ere, euskalgintzako agendan azken bi urteotan sartu da indartsu. Lurralde mailako arnasguneak beti ere. Gaur arnasgune funtzionalei buruz aritu gura dut. Azken 50 urteotan arnasgune funtzional as...


Xabier Bengoetxeak irabazi du 2012ko bigarren Hausnartu saria. Bertan aztertu ditu Gipuzkoako hainbat herri, euskararen arnasguneak direnak: Tolosaldeko hainbat herri txiki, hain zuzen ere (Aduna, Albiztur, Asteasu, Berastegi, Amezketa eta beste batzuk).   Aztertutako arnasgune guztietan euskarazko nagusitasun-moldaerak beheranzko norabidea du. Adibide esanguratsua da ama hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin duela nabarmen.   Herri hauetan dislokazio demografikoa gertatu da. Hiru iturri nagusi ditu dislokazio honek: emigrazioa, inmigrazioa eta jaiotze-tasaren ah...


Igeldoko igela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-25 09:34

Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak?Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea.Dena den, Imanol Haroren artikulu bat gomendatu nahiko nuke: Nola babestu herri txiki euskaldunak, euskaldun izaten jarrai dezaten? Proposa...


Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua.Joxe Manuel Odriozolak egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik orain diagnostiko horrek balio du.Argazkia: AtauriAdibidez, hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea, aurreratu egin da: administrazio arloan (batez ere udaletan), eskolan (batez ere, lanbide heziketan eta bigarre...


Gipuzkoaeuskara webgunean Paula Kasaresek honako artikulu hau idatzi du. Eta horri lotuta blog honen lotura batzuk: eskola txikiak, Zeraingoak (1 eta 2) eta abar. Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, ald...


Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak si...


Uemaratu

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-23 20:08

Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan.Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea, Elantxobe, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Lekeitio, Mañaria, Meñaka, Nabarniz, Ondarroa eta Zeberion), Gip...


Zerain dezagun (II)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-04-01 17:04

Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz. Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien gaineko jardunaldiak eta Karkara aldizkariak ekarri du horien laburpena. Guaixe aldizkarian ere orain gut...


Zer dira arnasguneak?

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-05 17:27

Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).Gero jo nuen soziolinguistika eskuliburura. Eta han honako definizio hau topatu dut: Fishmane...


Lurrama

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-01 20:12

Behin baino gehiagotan egin dut berba blog honetan arnasguneei buruz (adibide bat eta bi). Eta gaurkoan ere matraka berarekin nator.Asteburu honetan Lurrama azoka izan da Baionan. Eta hantxe izan gara, bisitan. Argazkia: garaigoikoa.Askotan arnasguneak altxor moduan aipatzen dira. Bultzatu beharreko guneak bezala. Baina ia beti hizkuntzaren ikuspegitik. Eta hizkuntzarekin baina ezin da jan (bueno batzuk bai, baina gutxienekoak). Eta bertako ekonomia, tokikoa sustatu behar da. Eta horixe du Lurramak helburu. Tokiko ekonomia eta tokiko mozkinak sustatu behar dira, ikuspegi soziolinguistiko he...


Irabazi ala galdu?

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-13 22:07

Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan. Baina 1981an %5...


Irakurgaiak: Bat 74

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-10 19:19

Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan hizkuntza plangintzak aplikatu gura...


Ein eingou

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-08 20:17

Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:- Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.- Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.- Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!- Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).- Besterik bururatzen zaizue?


Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa. Beraz, badakizue, eus...


Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da halakorik, gure hiztun-elkartearen pareko ahuldade-mailara iritsitako kasuan. Hor ere argi izan beh...


ZerAIN DEZAGUN

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-09-08 20:25

Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik.Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain.Sarritan egin dut berba blog honetan bizitasun etnolinguistikoaz, sarritan entzun eta berba egiten da euskalgintzan bizitasunaz ... ...


Kultur erreserbak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-10-08 08:43

Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan ditu. Hortaz, no comment.


Azken iruzkinak