Arnasguneak ahultzen ari dira
Xabier Bengoetxeak irabazi du 2012ko bigarren Hausnartu saria. Bertan aztertu ditu Gipuzkoako hainbat herri, euskararen arnasguneak direnak: Tolosaldeko hainbat herri txiki, hain zuzen ere (Aduna, Albiztur, Asteasu, Berastegi, Amezketa eta beste batzuk).
Aztertutako arnasgune guztietan euskarazko nagusitasun-moldaerak beheranzko norabidea du. Adibide esanguratsua da ama hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin duela nabarmen.
Herri hauetan dislokazio demografikoa gertatu da. Hiru iturri nagusi ditu dislokazio honek: emigrazioa, inmigrazioa eta jaiotze-tasaren ahultzea. Eta hirurek eragin dute herri hauetan, indar ezberdinez bada ere.
Herri hauetan eraiki diren urbanizazio berriek dislokazio soziokulturala ekarri dute, gainera. Auzo-giroa suntsituz joan da. Herri horietako askotan ez dago kale girorik. Hutsak daude. Harreman-sareak eten egin dira, ahuldu.
Dislokazio kulturala ere gertatu da. Aztertu beharko litzateke sakon herri hauetan zergatik den horren ahula euskarazko ekoizpenen kontsumoa. Izan ere, nola egongo da herri hauetan autorregulazio kulturalik kontsumo kulturala batez ere beste hizkuntza batzuetan elikatzen bada?
Erronkak eta beste hainbat gauza ere aipatzen ditu Xabierrek bere lanean. Baina hauek dira niri deigarrien egin zaizkidanak.
Iruzkinak
Immigrazio gehiegi EHn. Euskararen etorkizuna oso beltza. 2016-10-03 17:45 #1
Espainiako immigrazioa euskara atzera joatearen arrazoi handia da. Beraz, zergatik PNV BILDU nahi dute inmigrazio gehiago?
https://stopimmigrazioa.wordpress.com/
2016-10-04 12:01 #2
Zenbait iruzkinek ez dute merezi erantzunik, ezta? Ba, horixe, eta spameo gutxiago, mesedez.
Utzi iruzkina: