Zer dira arnasguneak?
Lagun
batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz
aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da
soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi
gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat)
hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko
hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai
lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).
Gero jo nuen soziolinguistika eskuliburura. Eta han honako definizio hau topatu dut: Fishmanek breathing space
deitzen ditu. Hizkuntza gutxitua biziberri dadin ezinbestekoa da
hizkuntza hori nagusi den gune geografikoak izatea. Ez dira ghettoak, ez
baitira isolatuta egon behar. Gune horietako biztanle gehienek badakite
hizkuntza gutxituan hitz egiten eta hizkuntza hori normaltasunez
erabiltzeko baldintzak daude eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa
naturaltasunez gertatzen da.
Iruzkinak
txerra 2011-02-09 10:18 #1
Gaurko Berrian Dabid Anautek arnasgune kontzeptua ere aipatu du:

Arnasgune deitzen diegu herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen
duelako horietan, eta herriok ere arnasa ematen diotelako euskarari bere
osotasunean. Herri horietan dagoeneko irudikatu daiteke euskara
etorkizunean zer izango den, normalizatuz gero. Mugak daude horretan,
noski, ez dagoelako %100 euskaraz bizi den herririk, baina egin daiteke
proiekzio bat. Ezinbestekoa da, beraz, guneok babestea, euskararen
egoera blindatzea. Baina ezin dugu haien bizkarraren gainean jarri
euskararen etorkizun osoa. Oreka behar da: politika bereziak, baina
guneok burbuila bihurtu gabe.

txerra 2011-05-26 09:06 #2
Jon Bollarrek ere arnasguneak definitu ditu: «Euskaraz trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia da arnasgunea,
euskaldunok fisikoki eta psikologikoki behar dugun tokia». Zita Berriatik.

Utzi iruzkina: