Goierri orain dela 20 urte
Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua.
Joxe Manuel Odriozolak
 egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza 
diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik 
orain diagnostiko horrek balio du.
Argazkia: Atauri
Adibidez,
 hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen 
hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea, aurreratu egin da: 
administrazio arloan (batez ere udaletan), eskolan (batez ere, lanbide 
heziketan eta bigarren hezkuntzan), komunikabideen alorrean (Goierriko 
Hitza), eta beste zenbaitetan.
Baina diagnostikoa antzekoa da, oso antzekoa. Kezkatzeko modukoa da ala normala da? Ez dakit erantzuten …

Iruzkinak
Utzi iruzkina: