Zona euskaldunak, zona erdaldunak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-09-05 09:15
1

garaigoikoa 1473059890377

Oso ohituta gaude gurean zona euskaldunak eta zona erdaldunak bereizten. Oso ohituta, era berean, arnasguneak berba erabiltzen (zonalde erdaldunak orduan itoguneak?). Oso. Uema ere soziolinguistika geografikoa da (nik gurago soziolinguistika funtzionala, baina tira).

Oso ohituta gaude mapetara. Mapek erakusten dituzten mugak errealitatera eramaten ere trebeak gara, trebeak garenez. Euskalkien mapatik hasita (esate baterako, Durangon edo Errenterian guztiek egiten dute euskalkiz? Gasteizen ez dago euskalkian egiten duenik? Edo Zallan edo Lizarran ez da euskarik egiten?) beste edozein maparaino.

Agian bada garaia beste modu batean pentsatzen hasteko. Agian aukeretan pentsatzen hasteko ordua heldu da. Agian, akaso, apika, beharbada.


Utzi iruzkina: