Biotopoak eta autopoiesia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-06-22 17:48

Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.

Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak sistema autopoietiko bezala indartu behar dira.

Azkenik, gizarte erantzukizunari buruz egiten du berba Iñaki Markok.


Utzi iruzkina: