Euskararen herriak ezagutu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-05-28 17:27

Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta.
 
Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa.
 
Beraz, badakizue, euskararen herriak ezagutu eta ezagutzera eman. Momentuz hiru herri hauek igo dituzte webgunera derioztarrek:
 
 
 


Utzi iruzkina: