Kategoria: tximintx
Urriaren 11n Derion izango da Topaeguna. Buru belarri gabiltza antolaketa lanetan eta egun itxurosoa egingo dugulakoan nago. Topaegunaren barruan ekintza berezi batzuk izango dira. Horien artean, Berbak erein deitu duguna. Eta zer da? Goizean, harrera ekitaldiaren baitan, euskaltzaleon berbak eta ametsak erein nahi ditugu Derioko lurretan. Horretarako Euskal Herriko euskaltzale elkarte guztien berbak/hitzak jaso nahi genituzke, ondorengo galderari erantzunez: “Nolakoa nahi duzu euskararen egoera zure herrian 15 urte barru?“ (Erantzunaren ondoan, herriaren izena ja...
Orain dela 10 urte, Derion batzuok euskaldun modura genuen hizkuntza esperientzia liseritu, arrazionalizatu, barneratu genuen. Eta, gero, esperientzia hori aldatzeko, kolektiboki auto-antolatu. Hizkuntza komunitatearen nukleo sinbolikoa egituratzea genuen helburu. Horretarako, alor batzuetan geneuzkan (eta ditugun) ezberdintasunak alboratu eta dinamika ez alderdikoia aurrera eraman dugu. Community fostering plangintzari oratu diogu hasieratik: funtzioak eskuratu, gertukotik abiatu, erabilera ardatz, ... Paperean ondo geratzen den arren, nukleo sinbolikoaren egituratzean aurrerapausoak egin...
A letra miuda aldizkari soziolinguistikoan argitaratu didate artikulu bat. Tximintx: dez anos traballando en community fostering. Jarraian daukazue artikulua. Nahiago baduzue, deskargatu dezakezue ere pdf bertsioa. Hai dez anos uns mozos (e non tan mozos) de Derio embarcámonos nunha aventura que se chamou Tximintx, que significa chincha e é o alcume co que os das vilas dos arredores se referían á xente de Derio. Unha aventura que se chamou e se chama Tximintx. Unha aventura colectiva, percorrendo novos camiños e recollendo algún que out...
Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa. Beraz, badakizue, eus...
Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal...
Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto. Herriko jendeak bere bidaiak k...
Pasa den ostegunean nire herriko euskara elkarteak hitzaldi bat antolatu zuen bere 5. urtemuga zela eta: Euskara elkarteak zertarako? Horretarako eraman zituen bi hizlari: Juan Luis Goikoetxea eta Urko Aristi. Lehena derioztarra da, hainbat mugimendutan eta saltsatan ibilia, beti euskalgintzan. Bigarrena kanpotarra, telebistan aritua, baina batez ere bere herriko euskara elkarteko kide.Berbaldia oso interesgarria izan zen. Tximintxekoek laburpen ederra paratu dute euren blogean. Hausnarketa politak entzun ziren, oso freskoa izan zen mahai-ingurua, oso ezberdina, gure eguneroko lanetik hurbi...
Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida. Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da. Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan....
Post hau berezi samarra da: bi blog aipatuko ditut eta biei emandako laguntza eskertu.Lehenik eta behin, eskertu nahi diot Benitori emandako laguntza, bere blogaren bidez. Baina ez albo-zutabe prezioso hori jartzearren bakarrik. Aspalditik jarraitu dut bere bloga, eta inspirazio iturri aparta izan da. Lan ikaragarria egiten du, gainera lan orduz kanpo. Euskarazko blogosferan erreferente, ideia berriak eta berritzaileak martxan jartzeko ezinbesteko bloga.Eskerrak bigarrenik Tximintxeri. Urtebete egin du gure blog kolektiboak (Jose Angel, Eider, Joana eta laurok hartu dugu parte). Abentura xu...