Eskerrak emateko

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-30 17:14
1

Post hau berezi samarra da: bi blog aipatuko ditut eta biei emandako laguntza eskertu.

Lehenik eta behin, eskertu nahi diot Benitori emandako laguntza, bere blogaren bidez. Baina ez albo-zutabe prezioso hori jartzearren bakarrik. Aspalditik jarraitu dut bere bloga, eta inspirazio iturri aparta izan da. Lan ikaragarria egiten du, gainera lan orduz kanpo. Euskarazko blogosferan erreferente, ideia berriak eta berritzaileak martxan jartzeko ezinbesteko bloga.

Eskerrak bigarrenik Tximintxeri. Urtebete egin du gure blog kolektiboak (Jose Angel, Eider, Joana eta laurok hartu dugu parte). Abentura xume gisa hasi zena  sustrai sendoak ditu egun. Blogosferaren mundu friki samar honetan musturre sartzeko (batzuetan hanka be) eskola. Baina ez hori bakarrik. Elkarte txikia izateko blog sendoa dugu, bisita asko jasotzen dituena (nork esango liguke guri) eta txukuna. Agian, erantzun gutxi dagoz (euskal blogosferaren gaitz endemikoa ete?), baina gure artikulu askok ere ez du ahalbidetzen erantzunik egotea.

Benito

Benito 2006-12-30 18:31 #1

Eskerrik asko Txerra, behar duzunerako badakizu... lan-orduz kanpo beti ere&nbsp; ;-)<br />


Utzi iruzkina: