SL aplikatua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-02 16:46
1

Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida.

Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da.

Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan. Ikusiko dugu zelan moldatzen garen. Horrenbeste aldiz egin dut berba berbalagunez, egitasmo honek dituen onurez, egitasmo honek izan ditzakeen proiekzioaz. Orain eltzea sutan probatzeko garaia heldu da. Jarraituko dut informatzen ……. 

Portzierto, gaur atera da argian Lea-Artibaiko berbalagunari buruzko artikulu bat.

Benito

Benito 2007-03-02 19:21 #1

Ongi etorri berbaluntzaileen mundura. Hori bai, txisme guztiak ez itzazu hemen kontatu.<br />


Utzi iruzkina: