Izena emateko epea amaituta, sortu ditugu ikasturte honetako talde berriak! Ondokoa da 2020-2021 ikasturteko Uribe Kostako Berbalagunon egutegia (momentuz, mintzapraktika saioak INTERNET BIDEZ izango dira): Asteazkenetan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan Ostegunetan, arratsaldeko 18:00etan eta 19:00etan Hauexek dira izena emateko bideak: e-postaz: ukberbalaguna@gmail.com telefonoz: 688 747 207 online galdetegia: labur.eus/ukberbalaguna






Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


29. garren buletina.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-12-01 10:54

Ikasturte hasierako buletina." Mintzakide 29.buletina."">Sakatu irudian buletina inprimatzeko. Buletina paperean jaso nahi baduzu, mezu bat bidali gure epostara: mintzakide1@gmail.com Izena emateko data garrantzitsuak:Abenduaren 6tik 9ra , Durangoko azokara joateko autoa partekatzeko proposamena. Durangoko Azoka"Cargando...">-Abenduaren 21erako Ikasturte hasiera ospatzeko, Santo Tomas Txistor jate egunean.Ospakizunera joateko izen-emate fitxa-Abenduaren 22a, Ibilbide Osasungarriak. Antoine d´Abadie gaztelua. Hendaia.Ibilbide Osasungarriak Izen-emate fitxa- Mintzakide Txirringa Taldea....


Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2012 © cc-by-sa: Bizarrain Iaz izan zuen arrakasta ikusirik eta altzatarren eskariari erantzunez, aurten ere martxan jarri dugu"MINTZALAGUNA ALTZAN" ekimena. . Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi dutenei zuzendua. Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (605 73 28 45) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net). Animatu zaitez! eta parte hartu!


Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak_Rozio Luces, Getxoko EGIZU Elkartea    Arabako esperientziak:Ane Pedruzo eta Naroa Cuesta. Gasteizko Mintzalaguna Eneritz Ibarra. Satola Elkartea: Barrundiako Mintzalaguna  Bego Basterretxea, Unai Biana eta Alberto Salazar. Bidabarri eta Lan eta Jolas Elkarteak. Gorbeialdeko Mintzalaguna.  


Euskarekiko harremana ez galtzeko, udan berriro mintzalaguna talde batean parte hartzen dut. Eta ze ondo! Gaur goizean, hamabietan, Gasteizko taberna batean euskaraz hitz egiteko beste pertsona batzuekin geratu naiz. Ez nituen ezagutzen baina hasieratik elkarrizketa sortu da. Esperientzia oso interesgarria da, benetan eta gomendatzen dut. Adibidez, Gasteizen euskaraz hitz egitea Gipuzkoan edo Bizkaian baino zailagoa denez, nire ustez, mintzalaguna proiektua ideiarik aproposena da. Elkar ez ezagutzen genuen bost pertsonak ordu bat baino gehiago elkarrekin egon gara. Eta berriro datorren ast...


Bizarrain Kultur Elkarteak 'Mintzalaguna' ekimena abian jarri berri du; euskaldun berriei laguntzeaz gain, Altzako euskal giroa indartu nahi dute. Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2011 © cc-by-sa: Bizarrain Euskaraz hitz egiteko edozein toki da ona, solaskidea eta gogoa baino ez dira behar. Norekin hitz egin ez dutenei laguntzeko Altzako Bizarrain kultur elkarteak Mintzalaguna ekimena abian jartzea erabaki du, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak aurrera daraman eredua jarraituz. Egitasmoaren arduraduna Josean Abecia da, eta hala azaldu du ekainetik lantzen ari diren egitasmoaren...


Guk prest, eta zuek?

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-07-30 19:35

Guk prest, eta zuek?Izena emateko epea: Irailaren 26tik urriaren 21era.Harremanak eta informazioa :948330868/664496509Ribed parkea 1, behea. 31610 Atarrabia mintzakide(abildua)topagunea.comwww.blogak.com\mintzakideIkasturte berria prest jada eta oporretara goaz indarrak berritzeko. Datorren ikasturtean berrikuntza ugari ekarriko ditu aurreko urtekoak osatzeko: saio berriak, Mintzakide Mendi taldearen txangoak, buletinak, taldeen arteko harremanak, tresna berriak, etab.Beti aipatzen dugun bezala egitasmo honen euskarri garrantzitsuena zuek zarete, horregatik guztion elkarlanarekin egitasmoa ...


Bart nire amarekin euskaraz hitz egiten nuela amets egin nuen. Esnatzean harrituta geratu nintzen. Ez zait inoiz gertatu eta gainera, istoria oso arraroa zen nire amak ez dakielako euskaraz hitz egiten. Nire etxean ez dugu inoiz euskaraz hitz egin. Nire ahizpak eta nik A ereduan ikasi genuen, orain dela hogei urte baino gehiago. Eta nire gurasoek ez dakite hizkuntza. Horregatik, euskaltegian urte asko ikasi dut. Nahi dudalako. Esan nahi dut, adibidez, nire lanean ez dela beharrezkoa euskara erabiltzea. Ez dut behar lehenengo edo bigarren perfila, momentuz. Baina biak lortu ditut. Aurten ats...


">


Hitzaroren Batzar Nagusiaren ostean, Ataunen zen hitzordua. 42 lagunek hartu zuten harako autobusa eta bertan ikusi zirenak hausnartu eta gero, merezi izan zuela esatea besterik ez da geratzen. Bertaratutakoek Demetrio Terradillosen edabea eta jaki oparoak dastatu zituzten gogotik eta guztiaren eraginez edo, afalondo paregabeak pasa genuen. Josu eta Aioraren trikiti soinuek lagunduta, hitzarokide eta mintzalagunek gogotik kantatu eta dantzatu zuten goizaldeko ordubatean bueltako autobusa hartu zuten arte.Bakarren batek Ordizian jarraitu nahiko zuen festa, baina autobusaren epeltasunak bere ...


Poliki poliki bada ere, Berbalagunak hartu du berriz bere martxa. Aurkezpena oraindik egin gabe dugun hontan, jadanik eraturik dira 8 talde, gutxi gorabehera 40 bat pertsona biltzen dituztenak. Tartean badira hiztunak, euskaldungaiak, hitzontziak, euskaldunosoak, hitz gutxikoak, jario errazekoak eta besteren bat ere bai. Ohi bezala, denetik. Estrainekoz sortu ditugu bi talde Deustuko Ikastolako gurasoen artean, bertako Guraso Elkartearekin elkarlanean. Ea bide hau jorratuz, Santutxuko bidea eredu, egitasmoak indar eta esparru berriak hartzen dituen. Lehen aldiz ...


Mintza eguna

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-08 16:29

Ez dut Mintza egunari buruzko kronika bat idatziko. Horretarako hainbat aukera daude: Tximintxekoa, Karrajukoa, Mintzakide, Topagunekoa, Zaharberrikoa, Berriakoa … Nik egin nahi dudana da irakurketa soziolinguistikoa. Askotan egiten dugu berba plangintzez, kontu teknikoez-eta. Baina ahazten zaigu plangintza horien atzean pertsonak daudela. Eta pertsona horiek emozioak eta sentimenduak dituztela, baita aurreiritziak eta interes ezberdinak ere. Mintza egunak (eta oro har, berbalagunen mugimenduak) euskararen normalizazioan eragiten du, eta emaitzak, gainera, ikusgarriak dira. Horrez gain, par...


SL aplikatua

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-02 16:46

Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida. Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da. Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan....


Azken iruzkinak