Elkarrekin euskara bizi, erabili!
Badago martxan Uribe Kostako Berbalagun kanpaina! (momentuz, mintzapraktika saioak INTERNET BIDEZ izango dira)
Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak batzeko egitasmoa da. Era berean, ohitura galdu eta euskara bizi eta erabili nahi duten lagunek ere izena eman dezakete.
Zertarako? Euskara hobetzeko; gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko; euskaraz bizitzeko; Uribe Kosta euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola? Astean behin INTERNET BIDEZ elkartuko gara, talde txikitan, ordubeteko saioetan. Gainera, beste Berbalagun taldeekin batera onlineko ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango dugu.
Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila, 18 urtetik gorakoa izatea eta beharrezko azpiegitura teknikoa eta interneteko lotura (ordenagailua edo sakelekoa) izatea.
IZEN-EMATEA URRIAREN 22RA ARTE (nahiz eta aurrerago ere izena emateko aukera egongo den).
ZELAN?
- e-postaz: ukberbalaguna@gmail.com
- telefonoz: 688 747 207
- online galdetegia: labur.eus/ukberbalaguna
Informazio gehiago: 688 747 207 / ukberbalaguna@gmail.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: