Euskara ametsetan
Bart nire amarekin euskaraz hitz egiten nuela amets egin nuen. Esnatzean harrituta geratu nintzen. Ez zait inoiz gertatu eta gainera, istoria oso arraroa zen nire amak ez dakielako euskaraz hitz egiten.
Nire etxean ez dugu inoiz euskaraz hitz egin. Nire ahizpak eta nik A ereduan ikasi genuen, orain dela hogei urte baino gehiago. Eta nire gurasoek ez dakite hizkuntza. Horregatik, euskaltegian urte asko ikasi dut. Nahi dudalako. Esan nahi dut, adibidez, nire lanean ez dela beharrezkoa euskara erabiltzea. Ez dut behar lehenengo edo bigarren perfila, momentuz. Baina biak lortu ditut.
Aurten atsedenaldia hartzea erabaki dut eta ez naiz euskaltegira joaten.
Azkenean, konturatu naiz ezin nuela euskararekin harremana utzi bat-batean euskara gustatzen zaidalako, baina euskaltegira egunero joatea gorrotatzen hasi naiz. Eta ez litzaidake gustatuko hizkuntza gorrotatzea.
Horregatik, bi talde desbedinarekin astero geratzen naiz euskaraz hitz egiteko. Nahiz eta edozein gauzari buruz astero bakarrik hiru ordu hitz egin, niretzat oso garrantzitsua da ez dudalako euskaraz inon hitz egiten (lanean edo etxean ez).
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
Me he dado cuenta de lo que he aprendido
Gomendioak:
Iruzkinak
Benito 2011-03-17 01:31 #1
Epa Amaia, duela gutxi aurkitu dut zure bloga, eta zalantzak argitzeko laguntza eskatzen duzula, lastima da inork ez erantzutea. Saiatuko naiz zure zalantzaren bat argitzen behintzat.
"Me he dado cuenta de lo que he aprendido" hori, nik neuk (zein testuingurutan esan nahi duzun ondo jakin gabe) "Ikasi dudanaz konturatu naiz" edo "Zenbat ikasi dudan konturatu naiz" esango nuke. Ez dakit zure zalantza hori den, edo beharbada beste testuinguru batean esan nahi duzu.

Mila esker! Amaia naiz (www.blogak.com/euskaldunberri) 2011-03-18 16:26 #2

Kaixo Benito, Amaia naiz (www.blogak.com/euskaldunberri).

Mila esker erantzunagatik. Apuntatu dut eta ikasiko dut.

Niretzat oso inportantea da zuzenketak jasotzea gehiago ikasteko eta ikasten jarraitzeko.

Beste testu bat irakurtzean akats batzuk aurkitzen badituzu, mesedez, esan, ez bakarrik blogan agertzen diren zalantzei buruz. Nik esan nahi dut testuei buruz.

Mila esker, benetan.

Ikusi dut zure bloga, gustatzen zait oso baliagarria da.

Amaia

Utzi iruzkina: