Aurten ere Mintzalaguna Altzan!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2012-10-09 11:21


Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2012 © cc-by-sa: Bizarrain

Iaz izan zuen arrakasta ikusirik eta altzatarren eskariari erantzunez, aurten ere martxan jarri dugu"MINTZALAGUNA ALTZAN" ekimena. .

Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi dutenei zuzendua.

Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (605 73 28 45) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net).

Animatu zaitez! eta parte hartu!


Utzi iruzkina: