Udan, euskararekin ere

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-07-04 21:21

Euskarekiko harremana ez galtzeko, udan berriro mintzalaguna talde batean parte hartzen dut. Eta ze ondo! Gaur goizean, hamabietan, Gasteizko taberna batean euskaraz hitz egiteko beste pertsona batzuekin geratu naiz. Ez nituen ezagutzen baina hasieratik elkarrizketa sortu da. Esperientzia oso interesgarria da, benetan eta gomendatzen dut. Adibidez, Gasteizen euskaraz hitz egitea Gipuzkoan edo Bizkaian baino zailagoa denez, nire ustez, mintzalaguna proiektua ideiarik aproposena da.

Elkar ez ezagutzen genuen bost pertsonak ordu bat baino gehiago elkarrekin egon gara. Eta berriro datorren astean geratuko gara.

Batzuek gehiago dakite eta nabaritzen da (bai gramatikarekin, bai hitz egitean). Baina horrela hainbeste ez dakigunok laguntzen gaituzte, hobeto hitz egitera esta akatsak zuzentzera...

Ideia nagusia da uztailean eta abuztuan geratzea, behintzat, astean behin edo bitan. Baina hitz egiteko presiorik gabe, lasaitasunarekin. Hori da onena, ez da eskola bat edo euskaltegiko klase bat. Ez.

Bat-batean, taldeko pertsona batek proposamen bat egiten badu, adibidez, museo batera joatea edo igerilekura joatea, aktibitate berri hori egingo dugu. Baina denon artean erabaki behar dugu.

Horregatik, udan euskararekin ere.



Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

--Cinco personas que no nos conocíamos hemos estado juntas más de una hora:

Elkar ez ezagutzen genuen bost pertsonak ordu bat baino gehiago elkarrekin egon gara.


Gomendio bat:

"Bi eta bat". Bostgarren kapitulua oso dibertigarria izan zen.

http://www.eitb.tv/es/#/video/1700831630001


Utzi iruzkina: