Mintza eguna
Ez dut Mintza egunari buruzko kronika bat
idatziko. Horretarako hainbat aukera daude: Tximintxekoa,
Karrajukoa, Mintzakide, Topagunekoa,
Zaharberrikoa,
Berriakoa
…
Nik egin nahi dudana da irakurketa
soziolinguistikoa. Askotan egiten dugu berba plangintzez, kontu teknikoez-eta.
Baina ahazten zaigu plangintza horien atzean pertsonak daudela. Eta pertsona
horiek emozioak eta sentimenduak dituztela, baita aurreiritziak eta interes
ezberdinak ere.
Mintza egunak (eta oro har, berbalagunen
mugimenduak) euskararen normalizazioan eragiten du, eta emaitzak, gainera,
ikusgarriak dira. Horrez gain, parte hartzen dugunon autoestiman ere eragiten
du. Konplexuak alde batera lagatzeko aukera ematen du mugimendu honek. Baina ez
bakarrik trakets moldatzen direnen konplexuak.
Donostian nabaritu nuen euforia giroa, adiskidetasun giroa. Baina, horrez gain, euskararen normalizazioan benetan eragitearen sentsazioa. Eta hori ez da makala, gure euskalgintza honetan.
Horrez gain, euskaldunok ikasten ari direnak gure balizko komunitatera proiektatzeko asmatu dugun biderik emankorrena da. Hobeak egongo dira, baina orain arte ez dugu asmatu bide horiek topatzen. Naturalagoak izango dira, dudarik ez. Baina gaur egun indarrean dagoen biderik naturalena hauxe da. Eta hortik abiatuta, hizkuntza komunitatearen trinkotzeko bidea. Fishmanek aipatzen duen gertuko komunitatean gainera. Hizkuntzaren transmisioa bermatuko duen gertuko komunitatean.
Harreman sareak eraikitzen ditu Berbalagunak. Eta Mintza egunak harreman sare horiek biderkatzeko aukera ematen du. Benitok dioen modura, urte askotarako.
Iruzkinak
Benito 2007-06-09 00:45 #1
Bide hobeak egongo dira, baina ez dira hemendik urrun hasiko seguruenik.<br />
txerra 2007-06-12 18:44 #2
Seguru ez direla bide horiek oso urruti ibiliko. Baina, hala ere, ez dezagun geure buruak engaina. Berbalagun egitasmoek birtute asko badituzte, emaitza zoragarriak eta abar. Findu beharrekoak ere baditu, hala ere. Batez ere, komunitatera proiektatzearen gainean. Izan ere, herri oso erdaldunetan akaso komunitaterik ez dago, beraz ezin proiektatu. Zer egin behar du berbalagun mugimenduak? Komunitatea sortu? Horretarako gaitasunik ba al du?<br /><br />Zalantzak dauden arren, itzelezko aurrerapausoa suposatu du herri askotan Berbalaguna martxan jartzeak.<br />
Utzi iruzkina: