Badator Uribe Kostako Berbalagunon bingoa!

Badator Uribe Kostako Berbalagunon bingoa! Uribe Kostako Berbalaguna | 2020-11-09 18:24

Badator Uribe Kostako Berbalagunon bingoa!

Astero elkartzen gara mingainak euskaraz dantzan jartzeko; eta noizean behin ere, elkar ezagutzeko eta elkarrekin ekintza dibertigarriak egiteko ere elkartuko gara ;)
 
Ezohiko ikasturte honi hasiera paregabea emateko, ostegunean, azaroak 12, bingo saio bi antolatu ditugu: goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.
 
Gainera, sari itzelak egongo dira! Lerroa irabazten dutenentzat, liburu bana; eta bingoa irabazten dutenentzat, Uribekosta Ekodendan bertan gastatzeko bonua.
 
Hauxe da izena emateko galdetegia: labur.eus/ukbingoa


Utzi iruzkina: