Giro paregabea jarri zuten mintzalagunek sagardotegian

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-03-04 15:44

Hitzaroren Batzar Nagusiaren ostean, Ataunen zen hitzordua. 42 lagunek hartu zuten harako autobusa eta bertan ikusi zirenak hausnartu eta gero, merezi izan zuela esatea besterik ez da geratzen.

Bertaratutakoek Demetrio Terradillosen edabea eta jaki oparoak dastatu zituzten gogotik eta guztiaren eraginez edo, afalondo paregabeak pasa genuen. Josu eta Aioraren trikiti soinuek lagunduta, hitzarokide eta mintzalagunek gogotik kantatu eta dantzatu zuten goizaldeko ordubatean bueltako autobusa hartu zuten arte.

Bakarren batek Ordizian jarraitu nahiko zuen festa, baina autobusaren epeltasunak bere horretan utzi zuen gaua. Hori bai; hurrengoaren zain.

                 


Utzi iruzkina: