Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kariñoa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, Iñaki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak.IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, Iñaki Martinez de Lunak eta Paula Kasaresek. Lokartzeko motiborik ez Ainhoa Sarasola Andoain Euskara dakiten eta egunerokoan erabiltzen duten herritarren kopurua gora doa urtetik urtera. Ondorio hori ...


Irakurgaiak: Bat 66

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-06-20 07:54

Azken Bat aldizkaria izango da azken aldizkarien artean soziolinguistika gutxien duena. Soziolinguistikaz baino, euskara eta teknologia berrien arteko harremanaz dihardu. Soziolinguistika baino teknologia du hizketagai, euskarari lotutako teknologia beti ere.   Bereziki bi artikulu nabarmenduko nahiko nituzke. Batetik, Maite Goñi euskaljakintzakoak egindakoa eta, bestetik, Fernando Morillo idazleak egindakoa. Biak oso intuitiboak, pistak ematen dituztenak, bide berriak iradokitzen dutenak.    


Atzo blog berria deskubritu nuen, Allartean izenekoa. Egia esateko bloga baino gehiago da, di-da izeneko mezu laburrak bidaltzeko tumblr tresna ere darabil, baita del.icio.us loturak ere.Blogean hiru artikulu argitaratu ditu. Antropologia linguistikoarekin harremanetan daude artikuluak. Hau da, soziolinguistika (edo hizkuntzaren soziologia) ukitzen dute tangentzialki edo ez horrenbeste. Jarraitu beharrekoa bloga dirudi, eduki sakonak dituena (eta laburragoak egiteko, di-da hori duena). Artikuluen entresaka batzuk:Hizkuntza eta generoa.Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelani...


Gaurkoan ere atoan-en bidetik beste aipu bat. Euskara 21 blogean atera den iritzi interesgarri ia bakarra da hauxe, Barandiaran izeneko batek eginda. Bere pesimismoarekin bat ez banator ere, euskararen egoeraren gako batzuk ematen dituela uste dut.Txostenean esandako zerbaiti heldu nahi nioke. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Lizardik noranahikoa nahi zuen euskara, eta, urteekin, egia da euskara ideia horretara hurbiltzen hasi dela. Orain, etxetik eta meza-zulo...


Kibutz euskalduna

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-06-10 14:41

Gaur, atoan-en bidetik aipu bat, Jon Urruxulegik gaurko Berrian dakarrena.Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak. Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistem...


Aurrekoan irakurri nuen “gaztetxoen komandoak” osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira.   Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako mezu apokaliptikoak. Komandoak osatzeko deia barne.   Hala ere, nik behin bati (Iñaki Eizmendiri??? Dabid Anauti) entzun nion...


Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto. Herriko jendeak bere bidaiak k...


Joxe Manuel Odriozola

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-06-04 08:47

Ez dakit nik Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola. Argitaratu dituen liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu. Orain gutxi amaitu dut ber...


“Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia”, Aitor eta Pedro Zuberogoitia.   Liburu bikaina atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da, Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok. XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta baita lortu ere. Gainera, liburua dibulgatiboa da oso, ez da inondik inora astun egiten (pentsa, nik 4 egunet...


20. zenbakia / 2008ko maiatza Agenda : Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko prestatu ditu 36. Udak Ikastaroak Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. Gaia "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak", ikastaro honetan euskararen erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian dauden legeak landuko dira, erabilera bultz...


Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira. EGITARAUA 8.45 Parte hartzaileen harrera 9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikara...


Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka. Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eus...


Karrajuako Benitori lapurtua (berak Sechu Senderi lapurtua).Welcome to the best method to learn Basque! Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque! Euskaraz hitz egiten hasteko lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko. Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera! Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin. ...


Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta,  familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da. Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igor...


Transmisioa

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-08 07:53

Zaila da hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan, sentiberatzean eragiteko baino ez bada.   Duela egun batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena. Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat, bi, hiru, lau eta bost), Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu), Buruntzaldeko udalena (hemen ere bai), ... (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk). Ba,...


Hausnartu sariak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-05 15:48

Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Hausnartu sarien berri blogean zabaltzeko. Eta hortara goaz.Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen te...


Euskara 21

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-30 10:41

Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar.Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik. 


Urrats bat aurrera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-29 17:52

Datorren maiatzaren 8an, Kontseiluak jardunaldia antolatu du hezkuntzari buruz.Jardunaldiak Urrats bat aurrera izena du eta Bilbon izango da, Deustuko Unibertsitatean eta doan.Egitaraua:9:30. Sarrera. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusia.10:00. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapena aurkezpena. Arantxa Urbe lan-taldearen koordinatzailearen eskutik. 11:00. Adituen ekarpena.  Felix Etxeberria, EHUko Pedagogiako katedraduna.          &...


Iragarle lar

10
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-28 16:25

Atzoko Berrian Aitzol Altuna soziolinguista handiak esan zuen euskarak gaelikoak baino etorkizun txarragoa duela. No eta to. Iragarle eta soziolinguista den Aitzol "historialaria"k hori dino, zergatik eta gaelikoak euskarak baino indar politiko gehiago ei duelako?Familia transmisioa, kale erabilera, komunikabideetan presentzia, ... eta horren moduko adierazle soziolinguistikoek ez dute deus ere balio, boterea da gakoa. Tumatxa hi, luzitu haiz. Ez  bizitasun etnolinguistikoak, ez ostiarik. Irlandarrak ondo doaz eta gu konturatu ez. No eta to, ostera ere.Sinplekeriak alde batera utzi beh...


Euskara zikina

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-25 10:51

Atzo Irati Jimenezek Berrian argitaratu zuen Euskara zikina izeneko zutabea. Berarekin erabat ados, normalizazioa lortuko da euskara zikina ere daukagunean.Eta horrekin batera gogoratu nintzen Euskalsex dela eta, euskarara bikoiztutako film pornoa eman zutela. Eta bikoiztu dutenek dirulaguntza eskatu eta Eusko Jaurlaritzak eman ez. «Eusko Jaurlaritzak ez du pornografiarekin zerikusirik nahi, euskarara bikoizteko laguntzarik ez zigun eman» .........


Udan ikasi gura?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-23 13:00

UEUk bere ikastaroen menua zabaldu egin du. Aurrekoan ere aipatu genuen ikastaroen berri, baina oraingoan zehatzago dator eskaintza.Bi ikastaro azpimarratzeko, soziolinguistikari dagokionez:- Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.- Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai?


Euskara elkarteak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-16 17:01

Eta itzul gaitezen Euskal Herrira, garaia da eta. Orain dela urte batzuk (3 akaso) Topaguneak hainbat laguni eskatu zion labur-labur eurentzat Euskara Elkarte bat zer den azaltzea. Eta niri ere eskatu zidaten eta honako testua egin nuen. Nik ez dakit zer den euskara elkarte bat, zer den zehatz-mehatz. Azken finean, elkarte asko daude eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan baditu: antolaketa aldetik, tamaina aldetik, diru aldetik, jarduera kopuru aldetik, ...  Azal horien guztien atzean dagoen mamia, ordea, uste dut badakidala zein den, zein den euskara elkarte baten atzetik d...


Galiziatik Galesera

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-14 20:14

Gure nazioartekotze prozesua jarraituz, Galiziatik Galesera egingo dugu salto oraingoan.Jurgi Kintanak bere blogean galeseraren historia sozialari buruz egin du berba eta inbidia sortu zait. Nik ere nahi dut horrelako zerbait. Hona hemen artikulua:Gales eta Euskal Herria hainbat arlotan dira antzekoak: neurri eta biztanle kopuru ia bera dute (biek 20.000 km2, eta 3 milioi biztanle inguru), bietan bertako hizkuntza gutxitua dago (galesera biztanleen %21ak daki, euskara %28k), eta bilakaera historikoan ere parekotasun handiak dituzte. Antzekotasun horren haritik ikerketa konparatu bat egiten ...


Oraingoan Galizia

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-11 17:36

Aspaldi honetan nazioartera begira nago, edo hala iruditzen zait. Katalunia (behin eta birritan), txeieneak, maoriak eta oraingo honetan Galizia.Sechu Sende lagunaren blogetik atera. Luzea da eta nik ñabardura txiki batzuk egingo nizkioke, baina oro har (beste behin ere azken aldi honetan) gure egoeraz ari dela ematen du. Zuek esango didazue ...... 1. O pesimismo nom é um bom motor de trabalho: desmotiva, entristece, paraliza e destrue mais do que motiva, dinamiza e construe. A gente mais ou menos informada conhece desde hai anos a situaçom da língua entre a gente nova: umha situaçom cat...


Azken aldi honetan badirudi Kataluniari begira nagoela. Llengua i us aldizkaria lehen eta orain beste batekin nator. Izan ere, Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak Guia pràctica d'acollida lingüística liburua argitara eman du. Oso itxura ona dauka liburuak. Lehen begiratua baino ez diot eman eta itxurosoa da. Sakonago begiratu dut hala ere eta zerbait ekartzen saiatuko naiz.


Azken iruzkinak