Hizkuntza plangintza graduondokoa: matrikula zabalik
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste
urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren
artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.
Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako
beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet
bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik
dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak,
hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza
eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Graduondokoa
euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean
zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan,
hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean
erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.
Zortzigarren
edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila
bitarte burutuko da eta ikastaroaren izen emate epea zabalik dago http://hiznet.asmoz.org webgunean.
Egitaraua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: