Ikerketa baterako laguntza eske

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-08 14:10
2


Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta,  familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.

Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta Mungia herri/hirietan bizi diren eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak pasatzea (telefonoa, emaila...). Bikotea edozein “motatakoa” izan daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun, beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.

Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.

Benito

Benito 2008-05-08 20:01 #1

Imaginatzen dut familia-transmisioarekin lotutako gauza dela eta horretarako beharko direla familia-estiloko bikoteak eta horixe izango dela ikerketa honen esparrua. Dena dela, edozertariko harreman-sareetan geratu diren aldaketak aztertzea ere ondo egongo litzateke, ezta?<br>Lankideak, adiskideak, ikasle-irakasleak, bezeroa-zerbitzu emalea...<br>

txerra

txerra 2008-05-09 14:37 #2

Nik ere suposatzen dut familia transmisioari buruzko ikerketa izango dela. Baina tira, zurekin guztiz ados, hizkuntza ohiturak aldatzeetan eragiten duten faktoreak identifikatzea ez legoke bat ere txarto egongo, ez horixe. Eta horren ostean (edo batera) sektorez sektore, eta arloz arlo. <br><br>


Utzi iruzkina: