Inertzia geza

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-09-26 08:18



Parte hartzeari buruzko masterra egiten ari naiz. Gauza interesgarriak izan ditugu (aldeak alde, normala den moduan). Egunetako batean Tomas R. Villasante irakaslea izan genuen klasean. Metodologia parte-hartzaileen ikuspegi berriei buruz egin zuen berba, lau orduko klase magistralean.   Eta hark esandako esaldi bat apuntatu nuen koadernoan: “Subjektuen arteko harremanak aldatuz gero, subjektuak eurak aldatu egiten dira”.  Orduan, hizkuntza ohituren alorrera egin zuen jauzi nire buruak.   Eta honela formulatu nuen berak esandakoa: “Beraz, hizkuntza ohiturak...


Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekuaz aritu zen aspaldi batean Joseba Sarrionandiak. Psikologia eta soziologia gurutzatzen diren lekuari buruz arituko naiz gaurkoan.   Datorren larunbatean, Bilbon, Alternatiben Herrian bi horiek uztartzen arituko naiz goizean goizetik, Emunek antolatutako hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioan. Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari...


ISEKA

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 09:09

Aurten ere ISEKA martxan da!!! Uharte eta Olaztin taldeak eratzen ari gara baina oraindik izen emate epea zabalik dago, beraz izen eman nahi baduzu eta asteburu aspergarriei iseka egin nahi badiezu.... deitu Topagunera: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.orgInformazio gehiago izateko, ikusi bideoa!


SAN JUAN BEZPERA: OHITURAK ETA DANTZAKSan Juan sua Europa guztian ospatzen da (udako solstizioa). Jakin nahi al duzu ohitura honi buruz zertxobait gehiago? Bideo hauetan zenbait Gipuzkoako ospakizun ezagutzeaz gain, Europako zenbait lurraldetan nola ospatzen den ere ikusi ahal izango duzu..Ea ba, festak ere kultura dira!            Jose Luis Etxezarreta Garin         Iaz ere informazioa zabaldu genizun:                &nb...


Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioak…Martin Rezola TirakanEdo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara.Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz egin, dena bat. Hori bai, gu mutilok ez du...


Artikulu honekin sorta bat hasi gura dut. Han-hemenka badaude sakabanatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eta aholku, eta apurka blog honetara ekarri nahiko ditut.Lehenik eta behin, euskaraz mintzatzen hasteko gomendio batzuk ekarriko ditut hona. AEK-k landutako ataza baten parte dira aipatutako aholkuak. Aholku hauek batez ere euskara ikasten hasi eta erabiltzeko jauzia eman nahi dutenei begirakoak dira. Hala ere, horietako batzuek beste askori ere on egingo liekete.1. Ez lotsatu akatsak egiten dituzulako, funtsezkoak baitira ikasteko prozesuan. Lasai egon, beti daude gauza ...


Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugunHona hemen:«Zestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?» Nagore Olazabalek (1978) eta Alfonso Ayesak (1976) umetatik ezagutzen dute elkar. Olazabal udaratan joaten zen Nafarroako Murillo el Fruto herrira. 700 biztanleko herria T...


Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat.Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz?Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte:- Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko.- Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea.- Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela dirudi.  


Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea.Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten dutenak. Aldaketa gauzatu duten bikoteak dira. Interesgarria izango litzateke ere aztertzea ohitura aldatzen saiatu direnak baina lort...


Astea Santua lehen

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-08 09:44

ahotsak.com web gunean pasarte hau aurkitu dugu. Azpeitiko Manuel Bastidak kontatze du nola ospatzen zuten Aste Satua lehen.


Kaixo denori! Hementxe dituzue Amurrioko Inauterietako argazkiak ikusteko lotura. www.hauxeda.comAhal izanez gero, ikastetxekoak ere zintzilikatuko ditut. Laster arte!


Aret-uste

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 17:09

A ze neologismoa sortu duguna! Aretan ospatzen diren Inauteri, Aratuste...Aret-uste! Lehen urtea da Aretako eskolakoek, barruan ospatzeaz gain, mozorro ezin dotoreagoak kaleratzeari ekin diotela batucada delakoaren laguntza eta guztiz. Apur bat Lantzetik, beste apur batzuk Zuberoako maskarada nahiz Ituren eta Zubietatik...itzuli ezin ederragoa prestatu zuten errepublika txikitako kaleetan zehar.   From Aretako eskolako aratuste ospakizunak


Aratusteak

1
guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 10:32

Hortik gaztelaniazko carnestolendas sortu zen, berorren sinonimoa den antruejo bezala, berau latinezko introitus-etik heldua, hots [ Garizumarako ] sarrera, gaur egun oso gutxi erabilia eta eskuarki baserri giroko hitz zaharkitu dialektaltzat jotzen dena. Erdi Aroan, antzeko esangurarekin, jaialdi horiei Italian carne-levale deitzen hasi zitzaien, eta hortik gaurko italierako carnevale hitza etorri da, geroago Europako hizkuntza askotara iragana: gal., esp., cat., fr. carnaval, ingl, carnival, Alem. Karnaval, rus. karnaval, etc. Euskara zaharrean, ideia beretik abiatuz, (haragi >) hara...


Agate Deuna gurean

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-25 10:10

Laudioko instian Santa Ageda egunean egindakoaren argazkiren bat duzue ikusigai. Atsedenaldian ikasle, irakasle eta bisitariak kantuan aritu ginen.Eta beste ikastetxe edo herrietan zer egin zenuten? Kontatu arreeen! De Santa Ageda 09


De Álbum sin título Kaixo lagunok!! Urtero bezala, Amurrion ihauteriak ospatuko ditugu. Hementxe duzue egitaraua: Otsailaren 21ean, larunbatean: 17:00 - 18:00  Perkusio tailerra Amurrioko frontoian, afrikar musika tresnekin. Ihauterietako jantzien osagarriak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerrak ere izango dituzue. 18:00 Kale girotzea "Txaranga Bilaketa"ren eskutik. 19:00 "Kakarro Birigarro" mozorro lehiaketa. Desfilearen zirkuitoa: Andra Mari eliza, Elexondo kalea, "Crucero", Aiara Etorbidea, Iturralde, Amurrioko enparantza. Musika girotzea, erraldoiak eta txistulari eta tr...


Aupa lagunak! Aratuste urteko jai nagusietakoa da mundu osoan, Aiaraldean ere bai. Gazteek eta ez hain gazteek ohitura handia dute koadrilaka mozorroak prestatzeko. Lehiaketak ere antolatzen dira herri batzuetan. Guk Laudioko udal aldizkariko esteka proposatzen dizuegu Laudion egingo diren aratuste programa eta lehiaketaren nahiz ibilbidearen nondik-norakoak jakinarazteko: http://www.laudiokoudala.net/zuin/zuin376_e.pdf Dakusazuenez estreinakoz argazki-lehiaketa ere antolatu da; eta beste herrietan zer berri? Amurrion ere lehiaketarik bada; Urduñan? Beste inon ere plan berezirik bai?  


Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta,  familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da. Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igor...


Sant Jordi

3
basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-04-23 15:14

Gaur Katalunian Sant Jordi eguna ospatzen da. Maiteminduriko mutilek larrosa bat oparituko diote neskari (edo liburu bat mutilari) eta neskek liburu bat mutilari (edo neskari). Katalunia osoa zoratute egongo balitz moduen paretan da. Arrosen inbasio bat gertatu izan bailitzan dena arrosez betetzen da. Ohiko koloreetakoak daude, gorriak, zuriak, arrosak...baina baita ez ohizkoak, urdinak, berdeak... Lora-dendak, aurtengo Sant Jordi egunerako nobedade bat jarri dabie martxan, petalo batean mezutxo bat idaztea alegia. 435 postu jarriko dira Katalunia osoan zehar eta 19 milioi inguru fakturatz...


Azken iruzkinak