Aret-uste

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 17:09

A ze neologismoa sortu duguna! Aretan ospatzen diren Inauteri, Aratuste...Aret-uste!

Lehen urtea da Aretako eskolakoek, barruan ospatzeaz gain, mozorro ezin dotoreagoak kaleratzeari ekin diotela batucada delakoaren laguntza eta guztiz. Apur bat Lantzetik, beste apur batzuk Zuberoako maskarada nahiz Ituren eta Zubietatik...itzuli ezin ederragoa prestatu zuten errepublika txikitako kaleetan zehar.

 

From Aretako eskolako aratuste ospakizunak


Utzi iruzkina: