Hizkuntza ohiturak aldatzeko metodorik onena
Parte hartzeari buruzko masterra egiten ari naiz. Gauza interesgarriak izan ditugu (aldeak alde, normala den moduan). Egunetako batean Tomas R. Villasante irakaslea izan genuen klasean. Metodologia parte-hartzaileen ikuspegi berriei buruz egin zuen berba, lau orduko klase magistralean.
Eta hark esandako esaldi bat apuntatu nuen koadernoan: “Subjektuen arteko harremanak aldatuz gero, subjektuak eurak aldatu egiten dira”. Orduan, hizkuntza ohituren alorrera egin zuen jauzi nire buruak.
Eta honela formulatu nuen berak esandakoa: “Beraz, hizkuntza ohiturak aldatzeko metodorik onena, orduan, subjektuen arteko harremanak aldatzea da, antza”.
Iruzkinak
Aitor 2015-11-24 14:14 #1
<p>Ai, amigo, eta nola aldatzen dituzu pertsonen arteko harremanak?</p>
oihana 2015-11-25 08:30 #2
<p>Pertsonen arteko harremanak aldatzeko, norbere burua landu daiteke, besteekin ditugun harremanak hobeak, asebetegarriagoak, ekologikoagoak izan daitezen.</p>
Utzi iruzkina: