Hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa
Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekuaz aritu zen aspaldi batean Joseba Sarrionandiak. Psikologia eta soziologia gurutzatzen diren lekuari buruz arituko naiz gaurkoan.
Datorren larunbatean, Bilbon, Alternatiben Herrian bi horiek uztartzen arituko naiz goizean goizetik, Emunek antolatutako hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioan.
Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari naiz, maila on samarra dut, baina ez naiz ausartzen euskaraz egiteko saltoa ematera, zer egin dezaket? Bikotekidea euskalduna izanda ere, ez dugu euskaraz egiten, zer egingo zenuke zuk?
Ba, horrelako kezkak badituzu, zita eskatu (txerra@emun.eus-en) eta gutxienez 15 minutuz arituko naiz zuen kezkei erantzuna eman guran.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: