Gaur, atoan-en bidetik aipu bat, Jon Urruxulegik gaurko Berrian dakarrena.
Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara
joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta
komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian,
okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako
joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe.
Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza.
Zereginak banatzeko asanbladak.
Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren
habia, Nor-Nori-Nork sistema zigortzailerik gabeko eskola
liberatzailea, euskaraz bizi leloaren praktika sozio-linguistiko plastikoa, kibutz
euskaldun ez estatala, naturaren kodigoaren erresuma, euskal herria
litzatekeen euskaltegia litzateke horrelako bat. Zergatik ez martxan
jarri?
Iruzkinak
Benito 2008-06-10 16:15 #1
Artikulua irakurtzean <a href="http://www.youtube.com/watch?v=ryEUFuWDyZM">kantu hau</a> hasi naiz tarareatzen deskuidoan.<br>
Utzi iruzkina: