Joxe Manuel Odriozola
Ez dakit nik
Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta
horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat
duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan
liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola.
Argitaratu dituen liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu. Orain gutxi amaitu dut bere azken liburua (Abertzaleak eta euskara, Elkar 2008). Ez dut ezer aipatu gura bere tesiez, ez alde ez kontra. Liburua oso argia da, eta berak ere ideiak oso garbi ditu, nik ez bezala.
Zorrik ez dut berarekin, inondik inora, baina aipamen bat merezi duelakoan nago. Batez ere, bere bi liburu, ezinbestekoak euskalgintza zer izan den eta zer den ulertzeko: Gerraureko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (UEU, 1992; liburua osorik dago loturan) eta Euskalgintzaren lekukoak (Elkar, 2004).
Iruzkinak
Marti(n) 2008-06-04 21:19 #1
Azkena atzo, Berriaren iritzi sailean ateratako gutuna: <a href="http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-06-03&orria=008&kont=008">Euskal Estatua</a>. Txepetx ta ETA parean jarrita, interesgarria. <br><i>"Euskalduntasunak ez dauka oraindik bere formulazio politikorik eta gaurko abertzaletasunaren aldaera guztiak iruzurrak dira nazio euskaldunaren ikuspegitik begiratuta"</i>
txerra 2008-06-05 08:29 #2
Eskerrik asko, Iker. Ez nuen atzo ikusi. Kasualitateak esistitzen al dira?<br>
Utzi iruzkina: