Soziolinguistikaz 20. zenbakia
|
|
|
|
|
20. zenbakia / 2008ko maiatza |
|
Agenda |
|
: |
|
Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko prestatu ditu 36. Udak |
|
Ikastaroak |
|
Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. |
|
Gaia "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak", ikastaro honetan euskararen |
|
erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian dauden legeak landuko dira, erabilera |
|
bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku |
|
berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari, horrela profesionalak antolatutako 3 tailer |
|
izango direlarik. |
|
Ikastaroa Baionan burutuko da uztailaren 15ean 16an. |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public |
|
Asmoz Fundazioaren 2008-2009ko graduondoko tituluen eskaintza |
|
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari den |
|
erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskaini du. |
|
Horietako bat, "HIZNET Hizkuntza Plangintza" da, euskararen normalkuntzan ezagutza |
|
kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskaintzeko. 2008ko azaroaren 3tik 2009ko uztailaren |
|
30era bitartean egingo da. (www.sustatu.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://hiznet.asmoz.org/ |
|
Ehun ikastaro baino gehiago eskainiko dituzte EHUren Udako |
|
Ikastaroetan |
|
Ekainaren 24an jarriko dira abian Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) |
|
Udako Ikastaroak |
|
. |
|
Ehundik gora ikastaro eskainiko dituzte, horietatik 33 irakaskuntzako profesionalei zuzenduak. |
|
Horien artean badira euskara aztergai dituztenak ere: hizkuntza-irakasleei buruzko ikastaroa |
|
HABEko kide Joanba Bergara Paskalek zuzendua, ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean., |
|
edo Gidor Bilbao Telletxea eta Xabier Etxaniz Erle irakasleek, euskal idazle zaharrak aztertuko |
|
dituztena ("Euskal idazle zaharrak institutuan ate joka I") ekainaren 25etik 27ra. |
|
Ikastaro gehienak Donostiako Miramar jauregian egingo dira eta antolatzaileek 6.000 ikasle |
|
biltzea espero dute. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm |
|
Hizkuntzak eta Imigrazioa II. Kongresua |
|
IKUSPEGIk- Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren |
|
23an, Bilboko |
|
Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Imigrazioa II. Kongresua ospatuko dute. |
|
|
|
|
|
Bertan, bi erakundeek buruturiko ikerketaren emaitza eskainiko da, Euskal Herrian |
|
immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi |
|
duenez, gure herrian, gutxienik, 100 hizkuntza hitz egiten dira. |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.amarauna-languages.com/orokorra/hi.php?azpiatala=3&hizk=eu |
|
Euskal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik |
|
Hitzaldi hirukoitza maiatzaren 15ean Iruñean: Euskal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik. |
|
Tres Reyes hotelean, 19.30etan. Hizlariak Santi Leone, Aingeru Epaltza eta Xabier Zabalza |
|
izan ziren. Antolatzaileak berriz, Sabino Arana Fundazioa, Tuterako Nafarren Etxea eta |
|
Udalbide. (www.sustatu.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://sustatu.com/1210831471?utm_source=newsletter&utm_medium=email |
|
Hizkuntza gutxituen literaturei buruzko topaketa |
|
Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta literatur aditu bilduko dira Renoko |
|
Unibertsitatean egingo den topaketan. |
|
Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa) |
|
antolatuta, " |
|
" topaketa |
|
Writers in between Languages: Minority Languages in the Global Scene |
|
egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza |
|
gutxituen literaturei buruz eta hizkuntza horiek mundu globalizatuan betetzen duten |
|
lekuari buruz hitz egingo dute AEBtako unibertsitateetako eta Euskal Herriko zenbait |
|
idazlek eta literatur adituk. (www.euskara.euskadi.net) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.euskara.euskadi.net/r59- |
|
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_49_reno_08_05/eu_reno/albis7_49_reno_08_05.html |
|
Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan maiatzean |
|
Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3. Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri |
|
honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria argitzen laguntza handia eskainiko |
|
dutelakoan gaude. (www.sustatu.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://sustatu.com/1207727186?utm_source=newsletter&utm_medium=email |
|
Atzorik etzira" jardunaldiak antolatu ditu Mendebalde Kultura Alkarteak |
|
Mendebalde Kultura Alkarteak |
|
antolatu zituen, |
|
"Atzorik etzira XII. Jardunaldiak" |
|
maiatzaren 9 eta 10erako. Mendebaldeko hizkera aztertu eta egokituz, euskara bera |
|
indartzea da Mendebalde Kultura Alkartearen helburua eta horretarako, besteak beste, |
|
jardunaldiok antolatzen zituen. Aurten tradizioaren inguruan jardun dute eta |
|
Tradizioaren garapena, Tradizioa hezkuntzan eta Tradizioa teknologia berrietan izan |
|
dira mintzagai nagusiak. |
|
Aurtengo jardunaldian Karmele Rotaetxe soziolinguista omendu dute. |
|
(www.euskara.euskadi.net) |
|
|
|
|
|
Informazio gehiago |
|
: |
|
http://www.euskara.euskadi.net/r59- |
|
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_47_atzorik_08_05/eu_atzorik/albis7_47_atzorik_08_05.ht |
|
ml |
|
Iparraldeko euskara eta euskalkien egoerari buruzko jardunaldia |
|
Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak antolatuta "Euskara eta euskalkien egoera |
|
Iparraldean gaur" jardunaldia egin zen apirilaren 17an Bilbon, Deustuko Unibertsitatean. |
|
Besteak beste, Iparraldean euskarak duen presentzia eta erabilera, euskalkiek azken ehun |
|
urteotan izan duten bilakaera eta euskara batuak izan duen eragina aztertu ziren jardunaldian. |
|
Horrez gain, irakaskuntzak, komunikabideek eta beste zenbait eragilek egungo euskalkietan |
|
izan duten eragina mintzagai izan zen. (www.euskara.euskadi.net) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.euskara.euskadi.net/r59- |
|
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_26_jardunaldi_08_04/eu_jardunal/albis6_26_jardunaldi_0 |
|
8_04.html |
|
Ekimenak |
|
eta kanpainak: |
|
Kontseiluak ikasle euskaldun eleanitzak izateko proposamena egin du |
|
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak |
|
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn |
|
txostenari egin dion ekarpena aurkezteko jardunaldiak burutu ditu Deustuko unibertsitatean, |
|
"Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat aurrera" izenburupean. Adituez gain, |
|
hezkuntza-komunitateko eragile garrantzitsuek parte hartu dute bertan, proposamenari beren |
|
babes eta atxikimendua adieraziz. (www.erabili.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210587001 |
|
Elebidek kanpaina berria aurkeztu du |
|
Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuak, |
|
Elebide |
|
k, 2007an 207 kexa |
|
bildu zituen hizkuntz eskubideen urraketen inguruan. Bestalde, atzo |
|
Gizarte elebiduna lortzeko |
|
egiten dugu lan |
|
lelopean kanpaina berria aurkeztu zuen, eta Patxi Baztarrika Hizkuntza |
|
Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, herritarrei jakinarazi nahi diete "badutela nora jo |
|
euren hizkuntz eskubideak zapalduak dituztenean". Elebideren helburua, herritarren kontsultak, |
|
kexak eta iradokizunak jasotzea eta haiei babesa ematea dela ere nabarmendu zuen |
|
Baztarrikak. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.argia.com/albistea.php?id=31290 |
|
Euskara 21 |
|
ekimena jarri du abian Eusko Jaurlaritzak |
|
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku |
|
Batzordeak hizkuntza politikari buruzko eztabaida eta hausnarketa jarri ditu abian. Eztabaida |
|
herritar guztiengana zabaltzea da helburua eta horretarako |
|
Euskara 21 |
|
ekimena sortu dute. |
|
"XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak" batzorde-atalaren bidez bideratuko da |
|
ekimen hori. Bertan, orain arte hizkuntza-politikaren alorrean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban |
|
egindako bidea aztertu nahiz ondorengo urteetan eman beharreko pausoak zehaztu eta |
|
euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko eta sozial berri bat lortzeko |
|
ahaleginak indartu nahi dira. (www.euskara.euskadi.net) |
|
|
|
|
|
Informazio gehiago: |
|
www.euskadi.net/euskara21 |
|
Euskarari zor zaiona' kanpaina jarri du abian Oinarriak-ek |
|
Oinarriak elkargune euskaltzaleak |
|
Euskarari zor zaiona |
|
kanpaina jarri du abian zortzigarrenez. |
|
Errenta aitorpena egitean herritarrek euskararen aldeko diru-ekarpena egitea du helburu |
|
egitasmoak. Beharrezko argibide guztiak www.euskararizorzaiona.info webgunean kontsulta |
|
ditzakezue. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
www.euskararizorzaiona.info |
|
Ikerketak eta azterketa lanak |
|
: |
|
Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako deialdia |
|
Hausnartu |
|
deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Sari horien helburua euskal |
|
soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango |
|
ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. |
|
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan |
|
hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko |
|
garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera |
|
aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf |
|
Ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak urte amaieran aurkeztuko dituela |
|
iragarri du Nafarroako Gobernuak |
|
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak iragarri duenez, urte amaieran aurkeztuko ditu |
|
euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak. Ikerketa hori hizkuntz politikan |
|
aldaketak eragiteko baliagarria izan daiteke, eremu euskaldun eta mistoko errotulazioa bi |
|
hizkuntzatan idaztetik harago. Euskararen Nafar Institutuak (Enai) ere parte hartuko du |
|
ikerketan. Irailerako edo urrirako euskararen plan estrategikoa prest izango dutela adierazi zuen |
|
Xabier Azanza institutuko zuzendari kudeatzaileak. Bestalde, institutuak aurrerantzean |
|
Euskarabidea izena izango duela jakinarazi zuen, Enai izeneko enpresa bat badagoelako. |
|
(www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.argia.com/albistea.php?id=31487 |
|
Hizkuntza Adierazleen Sistema: |
|
Hizkuntza katalanaren atarian Hizkuntza Adierazleen Sistemaren lehen datuak kontsulta |
|
daitezke; datuok estatistika ofizialekoak dira, Kataluniako 2006-2009 Estatistika Planean |
|
jasotakoak. Zazpi eremuri dagozkion hizkuntza datuen bilduma da eskaintzen dena: biztanleria, |
|
administrazio publikoa, hezkuntza sistema, komunikabideak eta kultur industriak, arlo |
|
sozioekonomikoa, elkarteen arloa eta osasun arloko erakundeak. Datu-bilduma honen helburua |
|
da eskura izatea hizkuntza katalanaren ezagutzari eta erabilerari buruzko datuak, gaur |
|
egungoak eta beren bilakaera denboran zehar, jarraipen bat egin ahal izateko. |
|
(www.gencat.cat) |
|
|
|
|
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.gencat.cat/llengua/dades |
|
Euskal Herri osoko ahozko hizkera aztertzen ari dira |
|
Euskal Herriko Ahotsak ekimeneko kideek 2012rako helburuak betetzea aurreikusten dutela |
|
azaldu dute. 1999an eman zion hasiera proiektuari Deba Ibarreko Badihardugu euskara |
|
elkarteak, eskualdeko herrietako ahozko ondarea jasotzeko eta sailkatzeko. 2004an, Euskal |
|
Herriko proiektua izatera pasa zen, eta ondorioz Euskal Herri osoko ahozko ondarea biltzen |
|
hasi ziren Gaur egun Euskal Herriko Ahotsak ekimenaren baitan 62 herritako adinekoen |
|
lekukotasunak bildu dituzte, guztiak Gipuzkoakoak. Bestalde, orain arteko emaitzak |
|
www.ahotsak.com webgunean sareratu dituzte. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
www.ahotsak.com |
|
Soziolinguistika Klusterra |
|
: |
|
· BAT soziolinguistika aldizkaria: |
|
Hurrengo zenbakia (67): |
|
Erramun Baxoki omenaldia |
|
Azken zenbakia (66): |
|
Teknologi berriak eta euskara |
|
1. |
|
Teknologi berriak eta euskara: Egoeraren azterketa |
|
- |
|
Euskara XXI. Mendeko informazio eta komunikazio teknologietan |
|
Andoni Sagarna |
|
- |
|
Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) |
|
Araceli Diaz de Lezana |
|
-Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen erabilera errazteko eta sutatzeko aplikazioak |
|
Iñaki Alegria, Xabier Artola, Arantza Diaz de Ilarraza eta Kepa Sarasola |
|
2. Ikerketa lerroak: |
|
-Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoa Euskararen Irakaskuntzan |
|
Itziar Aldabe, Bertol Arrieta, Arantza Diaz de Ilarraza, Montse Maritxalar, Ianire Niebla, |
|
maite Oronoz eta Larraitz Uria |
|
-Begiratu bat corpus-baliabideei |
|
Nerea Areta, Antton Gurrutxaga, Igor Leturia |
|
- Hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnak |
|
Elena García Berasategi |
|
- Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak |
|
Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilazrraza, Gorka Labaka, Mikel Lersundi, Kepa Sarasola |
|
- Euskara eta hizketa-teknologiak |
|
Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas |
|
|
|
|
|
3. Aplikazioak eta azterketa teorikoak: |
|
-Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak |
|
Maite Goñi |
|
- |
|
IKASYS, norbere trebakuntza sistematikoaren bidez egiten den ikasketa |
|
Maite Gomez Lete |
|
- |
|
Teknologia idazlearen lagun |
|
Fernando Morillo |
|
- |
|
Katalanaren itzulpen automatikoa |
|
Mikel L Forcada |
|
GUREAN: |
|
- |
|
HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika sarietarako deaildia |
|
Soziolinguistika klusterra |
|
* Informazio gehiago: |
|
http://www.soziolinguistika.org/ |
|
* Harremanetarako |
|
: |
|
kluster@soziolinguistika.org |
|
Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako deialdia |
|
Hausnartu |
|
deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Sari horien helburua euskal |
|
soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. |
|
5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. |
|
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan |
|
hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko |
|
garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera |
|
aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf |
|
Soziolinguistika Klusterrak UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat |
|
emango du |
|
Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. |
|
Gaia "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak", ikastaro honetan euskararen |
|
erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian dauden legeak landuko dira, erabilera |
|
bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku |
|
berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari, horrela profesionalek antolatutako 3 tailer |
|
izango direlarik. |
|
Ikastaroa Baionan izango da uztailaren 15 eta 16an. |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public |
|
|
|
|
|
Argitalpenak |
|
: |
|
Hizkuntzei familiaren baitan eman beharreko tratamenduari buruzko |
|
gidaliburua argitaratu dute |
|
haur jaioberriak dituzten familiei zuzendutako gidaliburua |
|
Duzun onena / Lo mejor de tí, |
|
argitaratu dute Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek Euskararen Nafar Institutuaren |
|
laguntzarekin. Bertan, hizkuntza-garapenerako aholkuak eta hizkuntzei familian eman |
|
beharreko tratamenduaz hainbat gomendio ematen dira. Seme-alabak ahalik eta hiztunik |
|
hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea da ekimen horren helburua. Gidaliburuak |
|
hainbat atal ditu. Lehenengoan, gurasoei esaten zaie zeinen garrantzitsua den familia |
|
hizkuntzak ikasteko. Bigarren atalean, euskara ikasteko baldintza egokienak azaltzen |
|
dira. Beste atal batean, jolas erraz batzuk proposatzen dira, euskara aise erabiltzeko. |
|
Bukatzeko, ikus-entzunezkoen gida dago gaian sakondu nahi dutenentzat. Nafarroako |
|
udaletako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate horrelako ekimenak bultzatzen. |
|
Argitaratu berri den gidaliburua opari batekin bidaliko diete haur jaioberriak dituzten |
|
familiei. (www.euskara.euskadi.net) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.euskara.euskadi.net/r59- |
|
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_38_duzunonena_08_04/eu_duzunone/albis6_38_d |
|
uzunonena_08_04.html |
|
Bestelakoak: |
|
Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua aurkeztu dute |
|
Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen eta Eusko Jaurlaritzak |
|
onartu berri duen Dekretua aurkeztu zuten (2008-4-9) Bilbon. HAEE-IVAP-ek, HABEk, |
|
Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako agiriak Hizkuntzen Europako Marko |
|
Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu dekretu horrek, bakoitzaren |
|
baliokidetzak ezarriz. (www.erabili.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634 |
|
45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa egitea 2008an |
|
Euskararen presentzia erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko |
|
Bikain |
|
ekimenak lehen ezarpen- |
|
urtea duen honetan, 45 izan dira ebaluatuak izateko eskaria luzatu duten enpresak nahiz |
|
erakundeak. (www.erabili.com) |
|
Informazio Gehiago: |
|
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210240937 |
|
|
|
|
|
Milaka euskaltzale bildu ziren Herri Urrats festaren 25. edizioan |
|
Milaka lagun bildu zen Senperen, Herri Urrats festaren 25. edizioan. Hara gerturatutako |
|
agintarien artean, Philippe Carriere Paueko Akademia Ikuskaria zegoen. Lehenegoz joan da |
|
Senperera, eta historikotzat jo dute askok, baina Seaskarekin oraindik lortu ez duten |
|
akordioaren harira, aurrekontua "mugatua" dela adierazi zuen. Ateak zabalik laga zituen ordea, |
|
eta Seaskako ordezkariak berriro bilduko dira bihar Max Brisson Euskararen Erakunde |
|
Publikoaren lehendakari eta Paueko kontseilari nagusiarekin. (www.argia.com) |
|
Informazio Gehiago: |
|
http://www.argia.com/albistea.php?id=31440 |
|
Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz eman du Frantziako |
|
Kultura Ministroak |
|
Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei buruzko eztabaida egin zen. Frantsesaz |
|
gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan interes handia piztu zuen eztabaidak, |
|
baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577 |
|
diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan izan. Lehen aldiz, hizkuntza gutxituei buruzko |
|
legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel Frantziako Kultura ministroak. Dena den, |
|
legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da. Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren |
|
2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek |
|
ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.argia.com/albistea.php?id=31409 |
|
"Euskararen gidabaimena" jokoa sekulako parte-hartzearekin abiatu da |
|
Enkarterrin |
|
Enkarterriko Berbalagun proiektuak antolatu duen "Euskararen gidabaimena" jokoa martxan |
|
dago. 2008ko martxoaren 3an hasi zen eta ekainaren 6ra arte iraungo du. Arrakasta |
|
handiarekin hasi da gainera, 204 lagun ari baitira jokoan parte hartzen hasiera-hasieratik. |
|
(www.erabili.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1205491793 |
|
HABE eta EHUren liburutegi-zerbitzuak, uztartuta |
|
HABEren liburutegiaren funts eta baliabideak UPV/EHUko ikasle, irakasle eta ikertzaileen |
|
eskura izango dira aurrerantzean, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak |
|
eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu berri duten hitzarmenaren ondorioz. Eleaniztasuna |
|
ardatz, 35.000 liburu ditu HABEren liburutegiak eta hizkuntza asko ikasteko eta irakasteko |
|
materialak biltzen ditu. (www.erabili.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1208255150 |
|
Eremu erdaldunetik mistora pasako dira lau udalerri |
|
Iruñerriko (Nafarroa) Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar herriak eremu erdaldunetik |
|
mistora pasako dira. Nafarroako Foru Erregimeneko Batzordeak 1986az geroztik ukitu ere egin |
|
ez den Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu zuen atzo, eta horren ondorioz |
|
zabalduko du Nafarroako Gobernuak eremu mistoa. (www.argia.com) |
|
Informazio gehiago: |
|
http://www.argia.com/albistea.php?id=31315 |

















Iruzkinak
Utzi iruzkina: