Irakurgaiak: Bertan Bilbo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-27 08:24
5

Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia”, Aitor eta Pedro Zuberogoitia.

Liburu bikaina atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da, Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok.

XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta baita lortu ere. Gainera, liburua dibulgatiboa da oso, ez da inondik inora astun egiten (pentsa, nik 4 egunetan irakurri dut). Historia kontatzen du, baina batez ere istorioak. Eta, gainera, niri nahiko gertuko egin zait, hor aipatzen diren askotxo ezagutzen ditudalako (batez ere, azken urteetakoak, gazteegia naiz bestelakoak ezagutu ahal izateko, behintzat  lehen eskutik).

Zenbait puntutan, hala ere, laburtxo iritzi diot liburuari. Informazio gehiagoren gose geratu naiz. Baina, tira, ez da txarra ere, historia horietan sakontzeko harra piztu dezake ere gose horrek. Eta, gainera, irrikitan nago XXI. mendeko lehen hamarkada (oraindik amaitu ez dena!) eta hari dagokion garraiobidea (tranbia ezta?) irudikatua ikusteko.

Gomendatzeko moduko liburua inondik inora. Irakurterraza eta, gainera, berria, inor gutxik jorratutakoa. Niri burura Donostia, Lasarte, Pasaia eta Lezoko kasuak baino ez datozkit. Egunen batean, Deriori buruzkoa egiten hasi beharko genuke……………………

Benito

Benito 2008-05-27 17:58 #1

Ostegunean egingo da aurkezpena Bilbon, Aretatzako liburu azokaren karpan 11,30etan.

txerra

txerra 2008-05-28 09:59 #2

Aurkezpena egin aurretik, liburua erosi eta irakurri. Ostia, azkarra naiz gero .....

Marti(n)

Marti(n) 2008-06-06 18:54 #3

Mahatserriko Irakurlearen Tarteak 50. saioa egingo du ekainaren bukaeran (azken asteazkenean) eta oraingoan Bertan Bilbo liburuaren gaineko saioa izango da, Pedro eta Aitor Zuberogoitiarekin

txerra

txerra 2008-06-20 14:23 #4

Zuberogoitia anaiei elkarrizketa egin diete Diario Vascon. Oso interesgarria.

txerra

txerra 2008-09-17 10:50 #5

Liburuaren laburpen polita egin zuten egileek eurek Bilbo Hiria irratian, 30 minutuko elkarrizketan.

http://www.bilbohiria.com/web/1319

Utzi iruzkina: