Euskara zikina

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-25 10:51
1

Atzo Irati Jimenezek Berrian argitaratu zuen Euskara zikina izeneko zutabea. Berarekin erabat ados, normalizazioa lortuko da euskara zikina ere daukagunean.

Eta horrekin batera gogoratu nintzen Euskalsex dela eta, euskarara bikoiztutako film pornoa eman zutela. Eta bikoiztu dutenek dirulaguntza eskatu eta Eusko Jaurlaritzak eman ez. «Eusko Jaurlaritzak ez du pornografiarekin zerikusirik nahi, euskarara bikoizteko laguntzarik ez zigun eman» .........

txerra

txerra 2008-04-25 18:32 #1

<p>Ez dut nahi euskara garbia. Euskara zikina nahi dut, pornografia.
Egunkari faxistak nahi ditut euskaraz eta errieta gordina,
supermerkatuaren ilaran haserretzen diren andreen artean. Euskaraz
artikulu iraingarria irakurri, euskaraz liburu txarra, euskaraz kultura
merkea, euskaraz telesail txotxoloa, euskaraz Miss EzDakitZer lehiaketa
negargarria. Euskaraz abesti jasangaitza. Euskaraz zine aktore guapoei
buruzko idatziak hamabost urteko neskatoen koadernoetan. Euskaraz
esatea batek «españolista zikina!» eta euskaraz besteak «terrorista
makurra!».
</p><p>Politika zalaparta baino ez bada, euskaraz nahi dut politikoen
marmarra eta burrunba. Euskaraz nahi dut zapatu gauean Barakaldoko
diskotekaren atean negarrez dagoen hamasei urteko neskatilaren
mozkorraldi dramatikoa. Minigona darama, plastikozko belarritako zuria,
belaunera arteko botak eta begian jarri duen beltzaren marra deseginda
dauka. Euskaraz jakinarazi dio bihotza eztandarazten dion mutilak
beroaldirako baino ez duela nahi. Euskaraz drama. Zapatu batean. </p><p>Euskaraz trenean irakurtzeko eleberri erromantiko merkea.
Azalean giharra baino ez duen gizona agertzen da, alkandora zabalik.
Euskaraz topikoak. Euskaraz txotxolokeriak. </p><p>Euskaraz unibertsoa eta unibertsoaren akatsak eta
unibertsoaren argi-ilunak. Ez izar bat, beste izarra eta hango planeta
ederra, ez. Unibertsoa. Euskara garbia baino, euskara gardena, bizia.
Gezur esaten dakiena, Interneten pornografia bilatzen duena. </p>


Utzi iruzkina: