Kategoria: pornoa
Andrea eta gizona pantailan, porno heteroa beraz. Telebista soinurik gabe daukat pornografia ikusteko ez baita beharrezkoa entzutea gaiaz jabetzeko.Berriak irakurtzen hasi dira, irudiak lagun: Ertzainak itzuli dira Haititik eta Rodolfo Aresek egiten die ongietorria kameren aurrean, aireportuan bertan. Argazkia ateratzen dute. Txakurrak argazkian. Hondakinetan bila ari izan direnetako txakur batek korrika egin nahi du aurrerantz baina gogor teinkatzen du uhala polizia batek: -Geldi hor! Argazkian atera behar dugu eta! esan nahi lioke. Prentsaurrekoan polizia bat negarrez hasi da igarotakoa g...
Atzo Irati Jimenezek Berrian argitaratu zuen Euskara zikina izeneko zutabea. Berarekin erabat ados, normalizazioa lortuko da euskara zikina ere daukagunean.Eta horrekin batera gogoratu nintzen Euskalsex dela eta, euskarara bikoiztutako film pornoa eman zutela. Eta bikoiztu dutenek dirulaguntza eskatu eta Eusko Jaurlaritzak eman ez. «Eusko Jaurlaritzak ez du pornografiarekin zerikusirik nahi, euskarara bikoizteko laguntzarik ez zigun eman» .........
Aspaldi daukat industria pornografikoaren kontua galduta. Beti da gauza bera... baina pornoa telediarioa bezelakoa da: gidoia jakin arren, morboa ematen du. Eta ez naiz hori uste duen bakarra, antza: Euskaltelek duela urtebete t´erdi esan zuen urtean 200.000 pelikula porno saltzen dizkigula... euskaldunoi!!. Bai, txortan egiten ez den herri honetan, pelikula pornoak barra-barra. Eta galdera da... zergatik pelikula pornoak gazteleraz? Ez al da txarra euskararentzat sexua, plazerra, heldutasuna, askapena... gaztelerarekin lotzea? Ulermen aldetik, ze arazo izango luke castellanoparlant...