Euskal pornoa

josu 1456149891816 Josu | 2007-10-11 00:10
7

Aspaldi daukat industria pornografikoaren kontua galduta. Beti da gauza bera... baina pornoa telediarioa bezelakoa da: gidoia jakin arren, morboa ematen du. Eta ez naiz hori uste duen bakarra, antza: Euskaltelek duela urtebete t´erdi esan zuen urtean 200.000 pelikula porno saltzen dizkigula... euskaldunoi!!. Bai, txortan egiten ez den herri honetan, pelikula pornoak barra-barra. Eta galdera da... zergatik pelikula pornoak gazteleraz? Ez al da txarra euskararentzat sexua, plazerra, heldutasuna, askapena... gaztelerarekin lotzea? Ulermen aldetik, ze arazo izango luke castellanoparlante batek euskal pornoa ulertzeko?

Akaso EiTBek serioki aztertu beharko luke gauez Bakarrik edo saioa irratirako utzi eta ordutegi horretan euskarazko film pornoak ematea. Zein ona litzatekeen euskararentzat "siii" beharrean "baaai" eta irrintziak botatzea telebistak. Eta gure telebistan jefe izandako bat ados daukat. Eta ba al da ba, sexua baino modu hoberik, erdaldunak pixkanaka gure hizkuntzara hurbiltzeko? Tira, kulturalki akaso ez da izango oso aberasgarria, bale. Baina gure hizkuntzarentzat? Militantzia linguistiko hutsagatik bada ere, nik eta nere inguruko batzuk, ikusiko genituzke.

[Gaztekitto, 2007-XI-9]

Adrian

Adrian 2007-10-11 14:55 #1

Nik galdetzen dut,eta inork amaonik egiten du zer esaten duten pelikula porno baten?

Orain idea ez da txarra erdeldunak gure hizkuntzera urbiltzeko

Josu

Josu 2007-10-11 21:31 #2

Egia esan ez dago itzultzeko gauza handirik, baina Lehen Hezkuntzako edozein ikastetxetako umemoko bati galdetu ea zer esaten den amodioa egiterakoan eta "siii sii" erantzungo dizu. Zein positiboa litzateke "baaai, baaai" eta irrintzi bat botako balute...
Eskerrik asko!

markel

markel 2007-11-06 17:49 #3

Enai gauzek dobletien aldekue, pentsaten dot, hobe litxikela halako pelikulek aktore euskaldunekaz itxie.

Aparte, pornue barik, gurau dotez pelikule esplizituek, "benetako" gioie dakoienak.

Kasualidade larrei gaurko, ezu usten?

Josu

Josu 2007-11-06 18:15 #4

Produkzio propioa bada, hobe, noski. Baina doblatzekotan, egin dezatela euskarara.

markel

markel 2007-11-06 18:35 #5

Aproposaue litxike, behintzet.

aspitos

aspitos 2007-11-15 16:33 #6

Ba nik uste dot ez dala beharrezkua, ezin dia gauzak berez diren moduan laga? hau da, inglesez txortan eitxen badabe ba laga bakien eta kitto. Neuri erdarara itzulitako peli porno batek askotan grazia egiten dit, doblaje eskasa izan ohi dute ta, muy de plástico.

Ta ez pornuan bakarrik, zine komertziala euskarara itzultzen dutenak nahiko paketiak dira. Nik uste dot aurrena doblaje eskola on bat behar dala.

Edo bestela, pornua ez itzuli, pa que, inoiz zer diñoten interesgarrixa izan al da?

Josu

Josu 2007-11-15 19:47 #7

Doblatu... edo produkzio propioa egin, baina hori beste eztabaida bat da. Kontua da zine pornoa, hemen, kontsumitzen dugula. Eta gehiena espainolez. Euskara normalizatuko bada, posible izan behar da txortan ere euskaraz egitea, eta zinearen eraginez-edo, 10 urteko umerik ikusten baduzu sexu-harreman bat antzezten "siiiii siiiii" egingo du. Euskara sekula normalizatuko bada, lardaskerietan (ere) ibiltzeko balio duelako izango da.

Utzi iruzkina: