Allartean blog berria

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-06-18 11:06

Atzo blog berria deskubritu nuen, Allartean izenekoa. Egia esateko bloga baino gehiago da, di-da izeneko mezu laburrak bidaltzeko tumblr tresna ere darabil, baita del.icio.us loturak ere.

Blogean hiru artikulu argitaratu ditu. Antropologia linguistikoarekin harremanetan daude artikuluak. Hau da, soziolinguistika (edo hizkuntzaren soziologia) ukitzen dute tangentzialki edo ez horrenbeste. Jarraitu beharrekoa bloga dirudi, eduki sakonak dituena (eta laburragoak egiteko, di-da hori duena).

Artikuluen entresaka batzuk:

Hizkuntza eta generoa
.

  1. Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelania trasmititzea inportantea zenean, emakumeek gaztelaniarekiko leialtasuna erakusten zuten. Euskara prestigioa hartu ahala, euskara trasmititzea inportantea denean, emakumeek euskararekiko leialtasuna erakusten dute.

  2. Perpektiba profesionalei lotuta, emakumeek bete ohi duten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa baita (irakaskuntza, erizaintza,...)

  3. Gelaz kanpoko jarduera-esparruen eragina, mutilek kirol-ekintzak aukeratzen baitituzte eta neskek bestelako jarduera "euskaldunagoak"

Ideologia linguistikoei buruz.

Euskalgintzan erabili ditugun leloak etorri zaizkit burura: euskara da euskaldun egiten gaituena; euskara denona,... Eslogan-bilduma horren gainean euskararen ideologia linguistikoaren azterketa egiteko adina material dago. Interesgarria litzateke.


Utzi iruzkina: