Kategoria: ideologia
Ideologia, batzuetan, hizkuntzaren muinetaraino iristen da. Napoleon egutegi errepublikanoa ezartzen ahalegindu zen. Hamar eguneko asteak (hamarteak) atondu zituen, eta egun eta hilen izenak aldatu. Hamabi urteko bide laburra egin zuen kalendera horrek. Iraultza-garai hartan, hiritar esaten zioten elkarri jaun-andreek.Kadarek kontatzen du Albanian aise itzuli zela hizkuntza lehengo berbetara, erregimen estalinista jausi eta gero, baina Errusian, ez. Sobietarrek ahaztuak omen zituzten hainbat hitz zahar; esaterako, jaun edo andre hitzak (tovaritx esaten baino ez zekiten). Iraultza nagusitua ...
Ezagutzen Noam Chomsky? Estatu batuetako filosofo, aktibista, analista politikoa eta XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetariko bat da.
Atzo blog berria deskubritu nuen, Allartean izenekoa. Egia esateko bloga baino gehiago da, di-da izeneko mezu laburrak bidaltzeko tumblr tresna ere darabil, baita del.icio.us loturak ere.Blogean hiru artikulu argitaratu ditu. Antropologia linguistikoarekin harremanetan daude artikuluak. Hau da, soziolinguistika (edo hizkuntzaren soziologia) ukitzen dute tangentzialki edo ez horrenbeste. Jarraitu beharrekoa bloga dirudi, eduki sakonak dituena (eta laburragoak egiteko, di-da hori duena). Artikuluen entresaka batzuk:Hizkuntza eta generoa.Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelani...