Transmisioa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-08 07:53
1

Zaila da hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan, sentiberatzean eragiteko baino ez bada.

 

Duela egun batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena. Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat, bi, hiru, lau eta bost), Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu), Buruntzaldeko udalena (hemen ere bai), ... (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk).


Ba, gaur bertan Galizian egiten dena ezagutu dut. Bigarren urtea du. Lehen urtean Galego e logo izenekoa eta aurten Contador, que me contas. Bideoak eta euskarri bereziak. Ezberdina, lehiaketak, sariak, hizkuntzaren sustapena, eta dena marketing biralaren bideak erabiliz, edo behintzat, XXI. Mendeko bideak erabiliz.


Benito

Benito 2008-05-08 19:57 #1

Egia da, hemengo kanpainak zelako klasikoak izaten diren, ezta? Kartelak, eskuorriak, kartelak, liburuxkak, kartelak....<br>


Utzi iruzkina: