Irakurgaiak: Bat 66
Azken Bat aldizkaria izango da azken aldizkarien artean soziolinguistika gutxien duena. Soziolinguistikaz baino, euskara eta teknologia berrien arteko harremanaz dihardu. Soziolinguistika baino teknologia du hizketagai, euskarari lotutako teknologia beti ere.
Bereziki bi artikulu nabarmenduko nahiko nituzke. Batetik, Maite Goñi euskaljakintzakoak egindakoa eta, bestetik, Fernando Morillo idazleak egindakoa. Biak oso intuitiboak, pistak ematen dituztenak, bide berriak iradokitzen dutenak.
Iruzkinak
Luistxo 2008-06-20 09:27 #1
Gaur gaurkoz paperean irakurri beharko dugu. Ez dago BAT hori Soziolinguistika Klusterraren webgunean, ezta Goñiren testua IKTeroen blogean edo Morillorena bere webgunean.

Inork digitalki balitu, zabal ditzala.

txerra 2008-06-20 11:18 #2
Nik ere bilatu ditut testuak on-line eta topatu ezinik ibili naiz. Egia esan, Bat aldizkaria atera eta urtebetera-edo sarean jartzen dute, baina aurretik ez. Aldizkari hau behintzat komeniko litzateke ahalik eta arinen sarean jartzea, kadukatzea nahi ez badute behintzat.
jolaus 2008-06-21 11:51 #3
Bidali diot Maiteri Luistxoren eskaera. Ea laister argitaratzen duen bere ekarpena gure blogean.

Maite Goñi 2008-06-23 01:23 #4
Aupa, hirukote! Nirea oraintxe jarri dut IKTeroetan.Dena den, arrazoi osoa duzue: interesgarria litzateke aldizkari osoa lehentxeago jartzea sarean...

Mila esker aipamenagatik! :-)

txerra 2008-06-23 13:59 #5
Mila esker zuri, horren azkar erantzuteagatik eta artikulua igotzeagatik. Izan ondo.

Utzi iruzkina: