Hizkuntzak eta inmigrazioa II. kongresua
Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira.
EGITARAUA
8.45 Parte hartzaileen harrera
9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Itziar Idiazabal, UNESCO Etxeko
Lehendakari ordea, EHU-UPVko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren Zuzendaria.
9.30 Euskal Herriko immigrazio hizkuntzak aurkitzen
Belen Uranga, UNESCO Etxea; Xabier Aierdi, IKUSPEGI
10.30 Dealing with new multilingualism in Europe: Educational responses to increasing linguistic diversity
Guus Extra, Van Tilburg Unibertsitatea (Holanda)
11.30 Atsedena
12.00 El Caballo de Troya de la cultura escolar. De quién, qué se dice y cómo en las instituciones escolares
Jurjo Torres Santomé, A Coruñako Unibertsitatea
13.00 Immigrazioa Euskal Autonomi Erkidegoan: akulturazio teori psikosozialaren ikuspegitik
Marijose Azurmendi, UPV-EHU
14.00 Bazkaria
15.30 Mahai-ingurua: Lenguas de inmigración y de acogida: experiencias de identidad
Xabier Zabalo, Ellacuria Elkartea; Latif Jatabi, itzultzailea eta AZRAFeko kidea; Oana Tampanarius,
Danubius Elkarte Errumaniarreko lehendakaria
16.30 Percepciones y actitudes de la población vasca y de la extranjera ante la diversidad cultural
María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko dekanoa;
Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI
17.30 Accueil et intégration des jeunes d'origine étrangère en Suisse: quelle place pour une reconnaissance
et une valorisation de la langue d'origine des élèves
Michel Nicolet, IRDP Suitza
18.30 Estrategias de convivencia entre lenguas de inmigración y lenguas minorizadas
Carme Junyent, Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades Bartzelonako Unibertsitatea
Bukaera-ekitaldia
IZENA EMATEKO:
Iruzkinak
txerra 2008-05-24 09:33 #1

Berria egunkariak dakar atzoko jardunaldien berri.

Kanpoko hizkuntzetan aberats

Etorkinek Euskal Herrira ekarritako hizkuntza aniztasuna aztertu dute Ikuspegik eta Unesco Etxeak

maite asensio

Bilbo

Munduko dozenaka herrialdetatik heldutako etorkinek ekarritako
ondareari esker, ehun hizkuntza hitz egiten dira Hego Euskal Herrian,
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Unesco Etxearen Amarauna
taldeak egindako Hizkuntza eta immigrazioa ikerketaren arabera.
II. Hizkuntzak eta Immigrazioa Kongre- sua egin zuten atzo Bilbon,
iker-keta aurkezteko eta hizkuntza aniztasunari buruz eztabaidatzeko.

Azterlana Euskal Herriko hizkuntza oparotasunaren berri
emateko da eta, horrekin batera, etorkinen jatorrizko herrialdeen
egoera soziolinguistikoa ezagutarazteko. Halaber, hizkuntza guztiek
duten balioa aitortu nahi izan du Belen Uranga Unesco Etxeko hizkuntzen
arloko arduradunak: «Hizkuntza guztiak potentzialki berdinak dira, eta
balio handia dute hiztunentzat, hizkuntza bakoitzak bizitza ulertzeko
modu berezia dakarrelako gure herrira».

66 herrialdetako lagunei egindako elkarrizketetan oinarritzen
da ikerketa. Guztira, 100 hizkuntza topatu dituzte, baina, Hego Euskal
Herrian 170 herritako pertsonak bizi direla kontuan hartuta, hizkuntza
gehiago daudela uste dute. Gainera, etorkinek gutxitan aitortzen zaien
gaitasuna dute; hizkuntzak ikastekoa, alegia. Hortaz, gehienek, ama
hizkuntzaz eta sorterriko hizkuntza ofizialez gain, migrazio bidean
zehar ikasitako beste hainbat ekartzen dituzte.

Hizkuntzekiko harremanetan, eta ospe txikiko hizkuntzen
hiztunen artean bereziki, muturreko jarrerak atzeman dituzte: ospe
gutxiko hizkuntzan mintzatzeaz harro agertzen dira batzuk, eta ospe
gehien duen hizkuntzaren eta kulturaren aldean, eurenaren balioa
nabarmentzen dute; beste batzuek, aldiz, lotsa sentitzen dute, ama
hizkuntza ezkutatzeraino, are gehiago ofiziala ez bada. Etorkinen ama
hizkuntzak edota kulturak sorterrian onarpenik ez duenean, bestelako
kontzientzia bereganatzen dute, eta horrek harrera herrialdeko
hizkuntza ikastera bultzatzen ditu, euskara ikastera Euskal Herrian.
Era berean, etorkin askok euren ama hizkuntza erabiltzeko eta
mantentzeko zein seme-alabei transmititzeko arazoak dituztela dio
ikerlanak.

Hizkuntza eta immigrazioa txostenak etorkinen
jatorrizko kontinentearen araberako azterketa egin du. Hona hemen
ikerlanaren ondorio esanguratsuenak kontinenteka.

Amerika

Hego Euskal Herrian bizi diren etorkinen ia erdiak (%48,7)
amerikar jatorria du, baina hamahiru herrialdetatik iritsitako
pertsonen artean egindako azterketan, bederatzi hizkuntza baino ez
dituzte aurkitu, kontinentean mila hizkuntza inguru dauden arren.
Brasil, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritakoak izan
ezik, amerikar guztiak gaztelaniadunak dira. Guztira, bost hizkuntza
amerindiar topatu dituzte Euskal Herrian: aimara, guaraniera,
mapudunguna, quechuera eta quichuera; mapundungunak izan ezik,
hizkuntza guztiek dute milioi bat hiztun gutxienez Amerikan.

Afrika

Afrikan dago munduko hizkuntza guztien %30, 2.000 hizkuntza hain
zuzen. Hartara, Hego Euskal Herrian bizi diren ia 28.000 afrikarrak
(etorkinen %18) 56 hizkuntzatan mintzaten dira, eta horietako 53
Afrikakoak bertakoak dira, nahiz eta berriemaileak hogei herrialdetik
etorritakoak izan. Identifikatutako hizkuntza gehienek hiztun kopuru
handiak dituzte, hala nola, amharerak, arabierak, hausak, igboerak,
edota fulak. Europako jatorria duten hizkuntzak kolonizazioaren
eraginez errotu ziren Afrikan, eta estatuko hizkuntza ofizialak dira
herrialde askotan; bertako hizkuntza gehienek, aldiz, ez dute
ofizialtasun estatusik.

Asia

Etorkinen %3,5a baino ez dira asiarrak Hegoaldean, baina hamasei
hizkuntza ekarri dituzte bederatzi herrialdetatik. Jatorri europarreko
ingelesa eta gaztelaniaz gain, bengalera, mandarin txinera, koreera,
hindia, nepalera eta pasthoera hitz egiten dituzte, besteak beste.
Hizkuntza horiek guztiek milioika hiztun dituzte, sherperak izan ezik:
150.000 hiztun ditu, gehienak Nepalen. Deigarria da, halaber,
punjabiera, Pakistanen hiztun gehien duen hizkuntza, ofiziala ez
izatea.

Europa

Europako 24 estatutako etorkinen artean 29 hizkuntza aurkitu
dituzte ikerlanaren egileek. Horietako gehienak bat datoz jatorrizko
estatuko hizkuntza ofizialarekin; baina Europan 35 hizkuntza ofizial
baino ez daude, estatu gehienak eleaniztunak diren arren. Hartara,
Europako hizkuntza gutxitu batzuk aurkitu dituzte etorkinen ahotan:
katalana, galiziera, Irlandako gaelikoa, Errusiako kamylkera eta
Georgiako svanera.

«Hizkuntza guztiak potentzialki berdinak dira; bakoitzak bizitza ulertzeko modu berezia dakarkigu»

belen uranga

unesco etxeko hizkuntzen arduraduna

DaTuaK

%100

Paraguain guaraniera dakitenak. Ikerketaren arabera,
Paraguaiko egoera soziolinguistikoak ez du parekorik Amerikan: 15
hizkuntza daude eta gehienek hiztun gutxi dituzte; guaraniera, ordea,
indigenak ez diren guztiek dakite.

470

Nigerian dauden hizkuntzak. Afrikak duen hizkuntza
aniztasuna nabarmendu dute txostenean. Herrialde batzuetan ehunka
hizkuntza hitz egiten dituzte: Nigerian 470, Kamerunen 279, Kongon 221
eta Sudanen 132, esaterako.

txerra 2008-05-24 09:34 #2
Eta baita Carme Junyent-ekin egindako elkarrizketa ere.

«Hizkuntza berriek euskarari lekua berreskuratzen lagun diezaiekete»

carme junyent Hizkuntzalaria

Etorkinen hizkuntzen eta euskararen
arteko bizikidetza lor daitekeela dio Junyentek, «etorkinak euskal
hizkuntzaren bidez gizarteratzeko apustua egiten bada».

irune berro

Bilbo

Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza
irakasleak (Masquefa, Bartzelona, 1955) hizkuntza gutxituen eta
immigrazioaren hizkuntzen arteko bizikidetza estrategiei buruzko
hitzaldia egin zuen atzo Bilbon.

Nola biziraun dezake ama hizkuntzak jatorrizko hizkuntz komunitatetik kanpo?

Bizirik irauteko nahitaezkoa da hizkuntza hitz egiten duen
jendea egotea. Pertsona bat baino gehiago izatea, eta haien jatorrizko
hizkuntzan hitz egiteko erabakia hartzea.

Zertarako balio du ama hizkuntzak? Zer garrantzi du?

Ama hizkuntzak sortzen du pertsona. Eta, beraz, ama hizkuntzaren
bidez egingo dio pertsona batek gizateriari ekarpenik handiena.
Hizkuntza ez da komunikatzeko tresna hutsa. Komunikatzeko, kode berbera
partekatzea aski da, baina ekarpen bat egiteko hizkuntza
behar-beharrezkoa da. Hizkuntza da tresna gure barrenean dugun onena
gizateriaren esku jartzeko. Horregatik, gureak ez diren beste hizkuntza
batzuetan mintzatzen garenean, ez gara ezer gurea ematen ari. Beste
batena den zer edo zer baizik.

Alde horretatik, zer zentzu du hizkuntza transmisioak?

Funtsezkoa da. Transmisiorik gabe ez dago hizkuntza baten etorkizuna ziurtatzerik.

Ama hizkuntza garatzeko arazoak dituzten pertsonek zer jarrera dute hizkuntza gutxituekiko?

Esango nuke bunkerizaziorako joera dagoela. Hau da, ama
hizkuntza soilik mantendu nahi izateko jarrera ari da gailentzen. Baina
gaur egun halako egoerarik mantentzea ezinezkoa da. Hemen aurkezturiko
azterketak [Hizkuntzak eta immigrazioa] argi uzten du ez dela
bideragarria: EAEn ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.
Beraz, Euskal Herri euskalduna ez da posible. Ez immigrazioaren
ondorioz, lehenago ere beste hizkuntza batek hartu baitu euskarari
zegokion lekua. Euskara hizkuntza bakar gisa bultzatzeko ezintasunak
kezkatuta, beste hizkuntzak, etorkinek ekarritakoak, mehatxu gisa
ikusteko arriskuan eror daitezke asko. Horregatik, halako ideiak bazter
utzi eta gauza bat ikasi beharko genuke denok: hizkuntza berri horiek
balio behar dutela hemengo hizkuntza berriro kokatzeko. Alegia, orain
arte euskarak izan ez duen lekua hartzen laguntzeko balio behar dute
hizkuntza berriek. Gizarte elebidun baten aldeko apustua egiten badugu,
okerreko norabidea hartuko dugu. Elebitasunak hizkuntza ahulak
ordezkatzeko joera baitu.

Nola uztar daitezke herri bateko hizkuntza eta etorkinen
hizkuntzak? Ez dirudi erraza, kontuan hartuta euskal herritar eta
etorkin askok euskaraz ez dakitela.

Zaila da, baina ez ezinezkoa. Nolanahi ere, gizarteak erabaki
beharko du euskarak iraun behar duen. Euskal herritarrek euskarak
irautea nahi badute, horren alde egin beharko dute lan. Eta modu
bakarra dago: euskal herritarrei euskaraz bizitzeko tresnak eman behar
zaizkie. Euskal Herrian gauza batek harritzen nau -eta Katalunian hasi
da gertatzen, tamalez-: egunean zehar euskal hiztun batek hainbat
alditan uko egin behar dio euskara erabiltzeari. Giza eskubideen
kontrako atentatua iruditzen zait. Zure etxean, zure hizkuntzari uko
egin behar izatea ikaragarria da.

Zer egin daiteke etorkinek euskara ikasteko kontzientzia
hartzeko? Oinarrizko beharrak beterik ez dituztenek zer jarrera izango
dute hizkuntza berri batekiko?

Gizartearen parte izatea ere oinarrizko beharra bada. Aukeratu
duzun gizarteko kide izatea oso garrantzitsua da, bertan bizi baitzara
eta bertan haziko baitira zure ondorengoak. Katalunian eredu bat jarri
dugu martxan: katalanez hitz egiten duzu, beraz, katalana zara.
Hizkuntzaren bitartez gizarteratzeko eredua da. Europako beste herri
batzuengandik ez dut uste ezer ikas dezakegunik. Ez baitago herririk
aukera berdintasunean oinarritutako parte-hartze eredurik garatu
duenik, etorkinei begira. Katalunian hizkuntza gizartean txertatzeko
tresna gisa erabiltzea erabaki dugu, jakinik hizkuntza ikastea etorkin
ororen esku dagoela. Edozeinek ikas dezakeela hizkuntza bat.

Posible da herri batean bertako hizkuntzaren eta etorkinen
hizkuntzen arteko bizikidetza? Ez dago batzuek besteak zapaltzeko
arriskurik? Ez dago etorkinen hizkuntzak baztertuta geratzeko
arriskurik?

Norberak hartu beharreko erabakia da, hezkuntza sistemak ezin
baititu ehun hizkuntza hartu bere gain. Nolanahi ere, jatorrizko
komunitatearekiko lotura mantentzen duten pertsonak gizarte berrian
integratzeko erraztasun handiagoak dituzte. Antropologiak erakutsi du.
Bere jatorriarekiko interesik ez dutenentzat edota herritar globalak
deitzen diren horientzat ez da errazagoa gizartean barneratzeko
prozesua. Hartu dituen herrian ekarpen bat egin dezaketela sinetsita
daudenak dira ondoen gizarteratzen direnak. Beraz, ez dute atzean utzi
behar beren iragana, beren jatorria eta hizkuntza. Areago, hartu dituen
herriak aintzat hartu behar ditu herri eta kultura horiek, baloratu
behar ditu. Ezin ditu mespretxatu, eta ezin da haiek irensten saiatu
ere.

Utzi iruzkina: