Urrats bat aurrera

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-29 17:52
1

Datorren maiatzaren 8an, Kontseiluak jardunaldia antolatu du hezkuntzari buruz.

Jardunaldiak Urrats bat aurrera izena du eta Bilbon izango da, Deustuko Unibertsitatean eta doan.

Egitaraua:

9:30. Sarrera. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusia.
10:00. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapena aurkezpena. Arantxa Urbe lan-taldearen
koordinatzailearen eskutik.

11:00. Adituen ekarpena.
Felix Etxeberria, EHUko Pedagogiako katedraduna.
12:00 - 12:30. Atsedenaldia.
12:30-14:00.  Hezkuntza sektoreko eragileen mahai-ingurua.
Parte hartzaileak: EHIGEko Ana Eizagirre, Ikastolen Konfederazioko Koldo Tellitu, Kristau Eskolako Mikel Ormazabal eta Sortzen-Ikasbatuazeko Julen Etxeberria.
Moderatzailea: Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi.
k

txerra

txerra 2008-05-23 13:03 #1

Jardunaldien kronika egin dute Argiakoek.

Iñigo Azkona

Kontseiluak maiatza hasieran ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko
proposamena plazaratu du eta hainbat hezkuntza eragilek egin du bat
txostenarekin. Mahai-inguruan bildu ziren eragileok txosteneko edukiaz
hausnartzeko. Han esandakoak jaso ditugu hemen.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn izeneko proposamena aurkeztu du. Kontseiluari eskatu diote proposamenari ekarpena egiteko eta Kontseiluak Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat aurrera
izeneko txostena aurkeztu du. Ekarpen horretan, egungo irakaskuntzako
ereduen sistema gainditu eta helburu berriak aztertu dituzte. Horrela,
A, B eta D ereduen gainetik, Derrigorrezko Lehen Hezkuntza amaitzerako
eleanitzak izango diren ikasleak lortzea da helburua.

Maiatzaren zortzian egin zuten txostenaren aurkezpena Deustuko
Unibertsitatean (Bilbo, Bizkaia). Bertan izan ziren txostena babestu
duten hezkuntza erakundeak: Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea
(EHIGE), Hik Hasi, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskolak eta Euskal
Herriko Ikastolen Elkartea. Ekarpenari euren atxikimendua emateko
arrazoiak aztertu zituzten mahai-inguruan EHIGEko Ana Eizagirrek,
Sortzen-Ikasbatuazeko Julen Etxeberriak, Kristau Eskoletako Mikel
Ormazabalek eta Ikastolen Elkarteko Koldo Tellituk.

Txostenarekin bat egiteko arrazoi bat baino gehiago aipatu zuten
parte hartzaileek, baina hitz bat azpimarratu zuten batez ere:
ebaluazioa. “Ea orain ikastetxeak ebaluaketa plangintza huts bihurtuko
garen”, esan zuen Ana Eizagirrek. Bai berak eta bai besteek esan
zutenez, ikastetxeek autonomia gehiago behar dute, ebaluazio sistema
etengabeak ito egiten dituelako askotan.

Ikastetxeen autonomia beharra

Kontseiluaren ekarpenarekin bat datoz eskola kristauak. “Helburuak
zeintzuk diren zehaztu eta haiek lortzeko medioak jarri behar ditugu”.
Azaldu zuenez, orain arteko ereduek zenbait sentsibilitate sortu
dituzte hizkuntzen gaian eta pauso bat gehiago emateko ordua da
honezkero. Orain arteko helburua elebitasuna izan da, baina orain
“ikasle eleanitzak lortu nahi ditugu”, esan zuen. “Ikastetxeei
autonomia eman behar zaie proiektu linguistikoan. Diagnosia egin behar
da eta inguru soziolinguistikoa aztertu. Diagnosi hori ondo egin eta
proiektua ondo garatu ezik, pikutara joan daiteke”. Lurralde guztietan
ez gaudela egoera berean esan zuen Ormazabalek. “Helburuak malgutasunez
lortu behar ditugu, inposatu gabe. Ea nola, era orekatuan, lortzen
dugun gizarteko eragile guztien inplikazioa euskararekiko harremanetan”.

Ikastolen Elkarteak ez du hezkuntza sisteman egun dagoen elebitasuna
bultzatzen euskara delako kaltetua. Hala esan zuen Tellituk.
Kontseiluak egindako ekarpenari egokia deritzo helburu berriak
lortzeko. “Derrigorrezko Lehen Hezkuntza amaitzen dutenean, gazteek ez
dituzte beharrezko hizkuntza helburuak betetzen. Hori koherentziaz eta
batera lortu behar dugu ikastetxe guztiok”, azaldu zuen Tellituk. Dena
den, onartu zuen badela hizkuntza normalizaziorako planik ez duen
ikastetxe asko oraindik.

Tellituren arabera, “neurriak eta ardurak banatu behar dira, baina
lege berria behar dugu. Egungo bitartekoekin ez goaz inora. Dekretuz
egin daitezke gauza asko –ebaluaketa orokorra, irakasleen
prestakuntza…–, baina herritarrekiko konpromisoa daukagu”. Ikasle
eleanitzak lortu nahi badira, Kontseiluak proposatzen dituen neurriak
ezinbestekoak dira Tellituren ustez; eta hala ere, agian ez direla
nahiko izango esan zuen. Neurriak aurrera eramateko derrigorrezko eta
borondatezko lanaren beharra aipatu zuen.

Ereduen politika hamar urtean gainditzeko moduan

Etxeberriak baina, ez du uste halako eskubideak borondatearen esku utz
daitezkeenik. “Arriskutsua” izan daitekeela esan zuen. “Epeak jarri
behar dira, nahiz eta gero mugitu beharra izan. D ereduan programa
aplikatzeko zailtasunik ez genuke izango, eta B ereduan ere lehenengo
zikloa eleaniztasun proposamenak txertatzeko moduan dago. A ereduan
txertatzea izango litzateke zailena, eta hala ere 8-10 urtetan ereduen
politika gainditzeko moduan egon gaitezke. Epeak jarri behar ditugu.
Muga bat jarri behar dugu ikasle guztiak izan daitezen euskaldun
eleanitzak”.

Eizagirreren arabera ereduen epeak, irakaslea erreziklatzeko epeak…
agortuta daude. Gainera, bestelako neurririk hartu gabe epe horiek
luzatu izana salatu zuen. Berak ere onartu zuen epe bera ez izatea
ikastetxe eta inguru guztietarako, baina honezkero eginda egon behar
luketen hainbat gauza ikusten ditu. “Kontuan hartu behar da ikastetxe
bakoitzaren errealitatea, baina EAEn ez dago arrazoirik irakaslego osoa
euskalduna ez izateko Haur Hezkuntzan”. EHIGEko kidearen arabera,
“ikastetxe bakoitzak badaki zein neurri behar dituen, baina ez dira
neurriok planteatzen. Helburuak jarri jartzen dira, baina gero
elebitasunik ere ez da lortzen. Irakaslego publikoan irakasle
euskaldunik ez badaukagu, ezin dugu ezer egin”.

Ormazabalen arabera, ikastetxeen konpromisoa oso garrantzitsua da.
Oinarriak adostu behar dira. Kristau Eskoletako kideak argi ikusten du
helburuak jartzerakoan giza baliabideak eta materiala beharrezkoak
direla. “Sei urtetik hona ez zen kontratatu behar irakasle erdaldunik.
Jar ditzagun baliabideak irakasleen prestakuntza lantzeko. Pauso berri
honetan ezin ditugu lehengo porrotak izan”.

Baikor agertu zen Tellitu: “Helburuekin bat gatoz, eta aplikazioan
asmatu behar dugu. Ebaluazioa obsesiboki planteatzen dute egun: egun
berean, ordu berean… hori beste era batera egin behar litzateke, eta
emaitza izan beharko litzateke ikastetxe bakoitzarentzat
erreferentzia”. Hala ere, ebaluazioaren garrantzia kasu batzuetan ezin
da saihestu: “Ikastereduak desagertzen doazela badiogu, nora goazen
jakiteko ebaluatu egin behar dugu dagoena, baina ebaluazio
glotobiografikoa proposatu behar da”.

Zain egotearen kontra dago Ikastolen Elkarteko kidea. “Ikastetxearen,
sarearen… gure eskuetan dagoenarekin aurrera egin behar dugu. Gero
administrazioa datorrela? Hobeto. Izan ere, hiruko gobernu akordioan
agertzen dira hainbat proposamen hezkuntzaz. Gure proposamenek ezezko
borobilik ez dute jaso, baina legearen zain gaude”.

Etxeberriaren arabera, Kontseiluaren txostena gizarteratzea presio
bidea da eta beharrezkoak dira halako bideak. Izan ere, administrazioa
astiro doa, eta ikastetxeetan zenbait beharrizan argi dituzte. Gainera,
gehienek argi daukate ereduen sistema zaharkituta dagoela. Eizagirrek
esan zuen, haurren eskubideak defendatzen ari direla ikasle euskaldun
eleanitzen planteamenduarekin, eta ez direla ari ezer inposatzen.
“Herri honetan haurrek hizkuntza bi ikasteko aukera dute, eta gurasoak
ez dira inor hori ukatzeko. Beste gauza bat da ama hizkuntzari lekua
egin behar zaiola eskolan eta gurasoek eskatzea ama hizkuntzatik
abiatuta indartzeko ikaslearen eleaniztasuna”.

Utzi iruzkina: